Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 26

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitie Afrin-en (Siria) hildakoei eta zauritutakoei

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 26an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Afrin-en (Siria) hildakoei eta zauritutakoei. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Afrin-en hildakoei eta zauritutakoei, bai eta haien familiei ere, beren herrien aurkako bonbardaketa indiskriminatuak pairatu baitituzte.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari, Europar Batasunari eta Nazio Batuen Erakundeari eskatzen die eraso hau berehala geldiaraz dezaten, eta hartara, elkarrizketa urgentziaz berrabiaraz dezaten Siriari buruzko Genevako elkarrizketen esparruan, alde guztiak –kurduen erakundeak barne– bertan sartuz.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Turkiako enbaxadari, Kanpo Arazoetarako Ministerioari eta Europar Batasuneko nahiz Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunei igorriko die adierazpen hau”.