Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez gaitzesten eta arbuiatzen baititu Atezko zinegotzi batek pairatutako hertsapenak. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez gaitzesten eta arbuiatzen baititu Atezko zinegotzi batek pairatutako hertsapenak. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute UPN, PSN, PPN eta I-Ek; Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos Ahal Duguk aurkako botoa eman dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Hertsapen mespretxagarri horiek gaitzetsi eta arbuiatzea, askatasunarekiko, demokraziarekiko eta eskubide zibil eta politikoez baliatzearekiko erabateko mespretxua biltzen baitituzte.

 

2.- Eraso horien biktimari babesa ematea eta adieraztea Nafarroako Parlamentuaren babes osoa duela bere ordezkaritza demokratikoko lanean jarraitzeko, haren eta hark ordezkatzen dituen Atezko bizilagunen eskubideak hertsatu nahi dituzten handiputzen aurrean.

 

3.- Gertatutakoen ikerketan konfiantza izatea eta hura babestea, egintza hain mespretxagarri horien egile eta bultzatzaileek Justiziaren aurrean erantzun dezaten”.