Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 26

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez bere erabateko kezka adierazten baitu adierazpen askatasunerako eskubideak Espainian bizi dituen mugak direla-eta

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko otsailaren 26an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere erabateko kezka adierazten du adierazpen askatasunerako eskubideak Espainian bizi dituen mugak direla-eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak bigarren puntuaren alde eta lehenengo eta hirugarren puntuen aurka bozkatu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere erabateko kezka adierazten du adierazpen askatasunerako eskubideak Espainian bizi dituen mugak direla-eta.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du adierazpen askatasunerako eskubidea dela demokraziaren giltzarrietako bat.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernua horren alde azaltzea eta bere jarrera Espainiako Gobernuari helaraztea, bertan behera utz ditzan adierazpen askatasuna mugatzen duten eta narriadura soziala eragiten duten presioak eta jokabideak”.