Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 12

Adierazpen instituzional bat onetsi da, Parlamentuak dei egiten du bete dadin EBko Justizia Auzitegiaren epaia, zeinak ezartzen baitu Marokoren eta EBren arteko elkartze eta liberalizazio akordioak ez zaizkiola aplikatzen Sahara Mendebaldeko lurraldeari

Aprobación en Mesa y Junta de Portavoces. Día 12 de marzo de 2018

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak aho batez onetsi dute adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berriz ere dei egiten du errespeta eta bete dadin Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia, zeinak ezartzen baitu Marokoren eta Europar Batasunaren arteko elkartze eta liberalizazio akordioak ez zaizkiola aplikatzen Sahara Mendebaldeko lurraldeari. Adierazpena egiteko proposamena “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak berriz ere dei egiten du errespeta eta bete dadin Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia, zeinaren bidez ezartzen baita Marokoren eta Europar Batasunaren arteko elkartze eta liberalizazio akordioak ez zaizkiola aplikatzen Sahara Mendebaldeko lurraldeari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berriz ere gogorarazten du legez kanpokoa dela Sahara Medebaldearekin egindako merkataritza-jarduera oro, Saharar herriaren onespena lortu ezean.

 

3.Nafarroako Parlamentuak berriz ere dei egiten du nazioarteko eta Europako zuzenbideari jarraikiz jardutera, eta Espainiako agintari guztiak premiatzen ditu lege indardunak aplikatzera, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman berri duen epaiari jarraikiz.

 

4. Nafarroako Parlamentuak berriz ere exigitzen du irtenbide politiko justu bat, iraunkorra eta bi aldeentzat onargarria, Sahara Mendebaldeko gatazkari amaiera emanen dion erreferendum baten bidezkoa.

 

5. Nafarroako Parlamentuak berresten du garrantzizkoa dela gure auzokide marokoarrekin harreman sendo eta anitzak edukitzea, eta Sahara Mendebaldeko gatazkaren irtenbide justu bat pizgarria izanen litzatekeela Marokorekiko harremanetarako”.