Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 8

2018ko urtarrilaren 8ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URTARRILAK 8, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 8–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroan arreta soziosanitarioaren sistema integratua arautzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea indargabetzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

Foru lege proposamenaren aintzat hartzea heldu den urtarrilaren 18ko Osoko Bilkuran aztertuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako osasun publikoaren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nasuvinsaren alokairu-poltsan sartzen diren etxebizitzen baldintzak alda ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hitzarmen Ekonomikoaren bidezko ekarpenaren erregulaziotik heldu diren aparteko diru-sarrerak erabil ditzan zerbitzu publikoak hobetzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2018-2019 ikasturterako aurreinskripzio-prozesuaz informatzeko kanpaina irizpide objektibo, ekitatezko eta informatiboetan oinarrituta egin dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak azal dezaten Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea terrorismoaren biktimei laguntzeko lantaldean. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

- Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak eta Kulturako zuzendari nagusiak Nafarroako Kulturaren 2017-2023 Plan Estrategikoa azal dezaten. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azter eta balora ditzan errenta bermatuaren aplikazioaren lehenengo urtea eta haren balizko dei-efektua. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azalpenak eman ditzan Cáritaseko zuzendariak egin dituen adierazpenei buruz. Cáritaseko erabiltzaileentzat etxebizitza babestuaren merkatua itxi izateari buruzkoak dira adirazpenak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azter eta balora dezan zein emaitza izan duen luzaroko langabeei arreta espezializatuko zerbitzuak emateko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta diru-laguntzetarako deialdia onesten dituen deialdiak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako kontseilariak balora dezan gizarte zerbitzuen garapenari buruzko autonomia-erkidegoen araberako txostena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Garapen Ekonomikorako kontseilariak azal ditzan Sodenak aurrera eramandako jarduketak eta eska dezan Parlamentuaren berariazko baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeari maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legeak eman dion testu berriaren esparruan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak azal dezan “Etxarri Aranazko sufrimenduaren mapa” egiteko diru-laguntza. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak Davalorren egoera azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azal dezan Hitzarmen Ekonomikoa 2015-2019 bosturtekorako berritzeko lortu den akordioa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jokin Castiella Imaz jaunak aurkeztu du.

 

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak informa dezan Hitzarmen Ekonomikoaren Jarraipen Batzordearen 2017ko abenduaren 27ko bilkuran Estatuaren ordezkaritzarekin lortutako akordioaren norainokoari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak informa dezan Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 2015-2019 bosturtekoaren gaurkotzeari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Garapen Ekonomikorako kontseilariak informa dezan Irueñeko AHTaren geltoki berriaren garapenari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak azal dezan Hitzarmen Ekonomikoa 2015-2019 bosturtekorako berritzeko lortu den akordioa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

 

- Hezkuntzako kontseilariak informa dezan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren urte anitzeko finantzaketarako Akordio eta Hitzarmenari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azal dezan Hitzarmen Ekonomikoa aplikatzearen ondorioz Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpenari buruz lortutako akordioa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azal dezan zein eduki, norainoko eta ondorio dauzkan Ogasun Ministerioak gastu-erregelaren betetzearen balizko desbideratze bati buruz egin duen ohartarazpenak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak azal ditzan Nafarroako Gobernuak enkargatu duen ustezko ‘torturei buruko txostenaren’ edukia, metodologia eta oinarriak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Agerraldi eskari hau izapidetzea onartu da, eta aurkeztu duenak birformulatu eginen du.

 

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak azal dezan zein den Nafarroaren egitekoa joan den abenduaren 27an Berdintasunaren Konferentzia Sektorialean erdietsitako akordioa dela eta. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusiko lehendakariarena, aurkez dezan 2016-2017 ikasturteko Nafarroako Unibertsitatez Kanpoko Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- Garapen Ekonomikorako kontseilariak informa dezan Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren 2017ko ekitaldiaren itxierarako aurreikuspenari buruz eta 2018rako aurrekontuari buruz.

 

- Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Vending Makinen Elkarte Nazionalaren ordezkariek azal dezaten zer irizpide duten Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legeari buruz. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla. 

 

- ADAEC-Endometriosiak Kaltetutakoen Estatuko Elkartearen eta haren Nafarroako ordezkaritza batek azal ditzan gaixotasun horren ondorioak, Nafarroan duen intzidentzia eta jarduketa-proposamenak. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla.

 

- Argaray Adingabeentzako Behaketa eta Harrera Zentrora. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Mahaiak erabaki du 2018ko ekainaren 30era arte luzatzea Foru Berria berraztertzeko, gaurkotzeko eta Nafarroaren XXI. mendeko errealitate sozialera egokitzeko Lantaldearen txostena egiteko epea, eta estatu dio Foru Araubideko Batzordeari 2018ko ekainaren 30era arte luza dezan txostena egiteko epea, lantaldeak berak eskatutako moduan.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin horren finantzaketarako urte anitzeko plana ezartzeko egindako akordioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- Jakitekoa ea ‘948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatua’ ekintza azaroaren 11ko 1/2003 Foru Aginduaren araberakoa al den. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Gobernuak Kontu Irekiei buruzko azaroaren 11ko 16/2016 Foru Legea betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

- Davalor enpresari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

 

- Jakitekoa Nafarroako Gobernuko lehendakariak zer egin behar duen ekiditearren Udalaren mugikortasun-planen ondorioz Iruñeko merkatarien fakturazioak eta salmentek behera egiten segitzea. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

- Haur Eskolen Atalari informazioa eskatzeari buruzkoa, halatan justifikatze aldera Nafarroako Foru Komunitatekoak diren zenbait Haur Eskolari zerbitzu-kostuak ordaintzea, nahiz eta haien finantzaketa-baldintzak itunduak eta foru dekretu bidez ezarrita egon. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

 

- Farmazia-prestazioak osatzeari buruzko 18/2012 Foru Legearen aurka Konstituzio Auzitegiak emandako epaiari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Mediterránea de Catering-eko langileen kaleratzeak bidegabeak zirela deklaratzen duen epaia aplikatzeak Osasun Departamentuaren ustez izanen duen kostuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

 

- Osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetako itun sozialei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Hitzarmen Ekonomikoaren gaurkotzearen kontzeptuan Nafarroak hartuko duen diruaren erabilerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

- Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

- Lezkairuko Zalduko kaleen izenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

- Jakitekoa ea Nafarroako Gobernuak ezagutzen ote zuen trafiko astunaren nahitaezko desbideratzea, N-232tik AP-68rakoa, Tuteraren eta Zambranaren artean. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

- Alargun-pentsioei eta kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioei Nafarroako Gobernuak 2018an aplikatuko dien gehikuntzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

- Eskaera, Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioan izan litezkeen aurrerabideak direla-eta Nafarroako Gobernuak eginiko balorazioari buruzko ahozko galdera erretiratzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jokin Castiella Imaz jaunak aurkeztu du.

 

- San Juan de Dios Ospitaleak gaur egun dauzkan itunei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

 

- Tafallako etxebizitza batzuetan 2017ko abenduaren 31n izandako sutearekin gertatutakoen antzekoak ekiditeko antolamendu-neurriei edo jarduketa-protokoloei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

 

- San Martín Doktorea zentroko pediatriako larrialdietan joan den abenduaren 30ean gertatutako kolapsoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

 

- Euskal Autonomia Erkidegoko torturari buruzko txostenaren edukiari eta konklusioei buruzkoa eta Nafarroan arlo horretan egin beharreko urratsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera egiteko Nafarroan dauden baliabideei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa de Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

- San Martín Doktorea zentroan Urtezahar-gauean artatua izateko egon zen itxarote-aldiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

- Hitzarmenaren gaurkotzetik heldu den zenbatekoaren erabilera dela-eta Nafarroako Gobernuak dauzkan lehentasunei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

 

- Irakaskuntzen antolaketa aldatzeari buruzkoa eta ikastetxe jakin batzuetan PAI programako saioak gutxitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Familia ugariaren tituluei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du. 

 

- A-68aren eta AP-68aren arteko loturaren arazoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agindutakoak izan eta finantzaketa publikoa daukaten tratamendu medikoei atxikitzea erraztera bideratutako laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren 2016ko aurrekontuaren exekuzioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Errenta bermatuaz gainera beste laguntza batzuk jaso dituzten familia-unitateen kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroako udalerrietako katastro-balorazioen merkatu-balioarekiko egokitze desberdindua zuzentze aldera Nafarroako Zerga Ogasunak erabilitako mekanismoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- 'Hezkuntza Berezirako Baliabideen Nafarroako Zentroarentzako zuzkidura’ aurrekontu-partidaren jarduketei eta kostu ekonomikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- 'Dibertsitateari arreta egiteko plana. Ikastetxe publikoetan hezkuntza-konpentsazioko ekintzak egitea egoera ahulean dauden ikasleentzat’ aurrekontu-partidaren jarduketei eta kostu ekonomikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- 'Ikastetxe publikoentzako zuzkidura immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako’ aurrekontu-partidaren jarduketei eta kostu ekonomikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- ‘Aldi baterako langileen ordainsariak. Irakaskuntza publikoa hobetzea’ aurrekontu-partidaren jarduketei eta kostu ekonomikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- 'Irakaskuntza publikoaren arloan izandako murrizketei amaiera ematea’ aurrekontu-partidaren 2017ko jarduketei eta kostu ekonomikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- Hezkuntza Departamentuarekin oinarrizko lanbide heziketako ikastaroak itunduta dauzkaten entitate sozialentzako ordainketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (2018-2020). Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, San Adriango Udalaren 2016ko ekitaldiari buruzkoa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren Ebazpena, 2017ko abenduaren 20koa. Horren bidez, aintzat hartzen ditu Eledunen Batzarrak egindako txosten-eskariak, horiek Kontuen Ganberaren fiskalizazio-programan sartzeari begira.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2017ko azaroan sartu baitziren erregistroan.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, Iruñeko Udalaren 2016ko ekitaldiari buruzkoa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute Nafarroako Kontuen Ganberaren 2018ko fiskalizazio programaren berri izan dutela.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak sareko neutraltasunaren alde egin eta hura defendatzen baitu interneteko askatasunaren bastioi gisa

 

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak sareko neutraltasunaren alde egin eta hura defendatzen du interneteko askatasunaren bastioi gisa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsiriko adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak sareko neutraltasunaren alde egin eta hura defendatzen du interneteko askatasunaren bastioi gisa; eta, beraz, Estatu Batuetako Komunikazioetako Batzorde Federalak onetsitako araua errefusatzen du.

2. Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten du Internet auzitan jarri izana berdintasun globaleko espazio gisa; izan ere, kanpoko interesen araberako bi abiadurako sarbidea izateak argi eta garbi murriztuko du sareen sarearen berezko xede goresgarria.

3. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu mundu osoko zenbait gobernuk eta administraziok Interneti sortu zenetik etengabe egindako erasoak, edukiak zentsuratu baitituzte, herritarrei sarbidea ukatu baitzaie eta bertako informazioa beren onurarako manipulatu baitute”.

 

 

- Eledunen Batzarrak errefusatu egin du txosten juridiko bat egiteko eskaria, jakitekoa ea Konstituzio Auzitegiak emandako 72/2017 epaiaren arabera zuzenbideari egokitzen ote zaion Nafarroako Parlamentuak 2017ko abenduaren 22an onetsitako Toki Ogasunei buruzko Legearen aldaketa. Eskaria Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko foru parlamentari Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztua da.

UPN, PSN eta PPNk eskariaren alde bozkatu dute; Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurka.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, 6972/2015 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoan emana, zeina aurkeztu baitzen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeko artikulu bakarraren zenbait apartaturen kontra eta lehenengo xedapen gehigarriaren kontra –foru lege horrek Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen du–.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Nafarroako kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzen dituen abenduaren 2ko 24/2014 Foru Legearen kontrako 1534/2015 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa dela-eta.