Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 22

2018ko urtarrilaren 22ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URTARRILAK 22, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 22–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

INTERPELAZIOAK:

- Haur Hezkuntzako lehen zikloari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Eskola-aurreinskripzioko kanpainei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Erretiratzea Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztutako mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan Pitillasko ikastetxe publikoan 2015-2016 ikasturtean irekita zegoen eta 2016-2017 ikasturtean kendu den eskola-unitatea berrezartzeko.

- Horren bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua premiatzen da urgentziaz ezar ditzan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-baliabideak egoera errealera egokitzeko hartu beharreko neurriak. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera azterlan bat egin dezan, ziberjazarpena foru erkidegoan zertan den eta molde eta adin guztietan zenbaterainokoa den jakiteko datu gaurkotuak edukitzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da instalazio fotovoltaikoen egungo ordainsariak izoztu ditzan, horien erregulazio-bizitzaren amaiera arte. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Nafarroako Gobernuak onetsitako araua, Hezkuntza Departamentuko maisu-maistren 73 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak ezartzen dituena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kofinantzaketa-akordio bat itxi dezan Beriaingo Udalarekin, Beriaingo Eskualdeko Ikastetxe Publikoko berokuntza eta etxeko ur beroko sistema berritzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariarena, azal dezan ea zer alde dagoen, astean ingelesez ematen diren eskolei dagokienez, Ingelesez Ikasteko Programa ezarria duten ikastetxe publikoen artean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Mairagako Mankomunitatean presio handiko ur-horniduraren sistema hautatu izanari buruzko txostena azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, azal dezan Lekarozko Institutuan zer dela-eta ezarri den nahitaez irakurri beharrekotzat Telleria... eta gero zer? eleberria. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Erretiratzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak egin beharreko agerraldia, zeinaren helburua baitzen azaltzea Gobernuak zer eguraldi-aurreikuspen zerabilen eta ea zer giza baliabide eta baliabide material aurreikusi zuen iragan urtarrilaren 6ko elurtea dela-eta jarduteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu zuen.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, ONENA BOLSAS DE PAPEL SA enpresaren egoera azal dezan, hartzekodunen konkurtso egoeran baitago. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, azal dezan euskara erabiltzen duten hedabideei aparteko diru publikoa esleitu izana. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Larrialdi Zerbitzuaren gainkarga asistentziala azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariaren eskaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearekin batera egin dadin Nafarroako Unibertsitate Publikoaren urte anitzeko finantzaketarako Akordio eta Hitzarmenari buruz informatzeko agerraldia.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen ordezkariekin, beren egitekoa, zerbitzuak eta gaixotasun horrek zuzenean nahiz zeharka ukitzen dituen edo ukituko dituen nafarrei zuzendutako ekintzak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla.

- Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroaren ordezkariekin, Misivas del terror. Análisis ético-político de la extorsión y la violencia de ETA contra el mundo empresarial lana azal dezaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla.

- Europan Errefuxiatuei Laguntzeko Jesulagunen Zerbitzuko zuzendariarekin, “Mas allá de las fronteras-Mugetatik haratago” proiektua azal dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Jakiteko ea zer alde dagoen Ingelesez Ikasteko Programa ezarria duten ikastetxe publikoen artean, astean ingelesez ematen diren eskolei dagokienez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Jakitekoa zertan den Ubarmin Klinikarako garraioa gaur egun. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Nafarroan banku publiko bat sortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Garapen Ekonomikorako kontseilaria.

- Nafarroako Gobernuak Terrorismoaren Biktimei buruzko Foru Legea ez betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria.

- Nafarroako Ubidearen lehenengo faseko obrei eta handitzeko epeei buruzkoa eta jakitekoa noizko aurreikusten den obraren amaiera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.

- Jakiteko ea zertan den Etxebizitzei buruzko Foru Plan berria eta ea plana noiz igorriko den Parlamentura. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako kontseilaria.

- Tokiko polizietako lanpostuetarako izangaiei egindako kalteei buruzko galdera erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Jakiteko ea zer alde dagoen, astean ingeles eskolei eta ingelesezko eskolei dagokienez, Ingelesez Ikasteko Programa edo British programa ezarria duten ikastetxe publikoen artean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- “948 Merkatua” sustatze aldera hedabideetan azaroaren 14an argitaratutako elkarrizketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina Altuna Ochotorena andreak aurkeztu du.

- Gipuzkoako lurralde historikoan bidesariak ezarri eta gero A-15 autobidean eta N-121-A errepidean dagoen trafikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Beren etxebizitzak NASUVINSAren alokairu-poltsarako lagatzen dituztenentzako diru-laguntzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren kudeaketa hobetzeko aurreikusitako neurriei buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko foru parlamentari Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Ikasleak terrorismoa dela-eta kontzientziatze aldera ikastetxeetan jarduketak egiteko programari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ingelesezko murgilketa ikastaroetara joateko plaza-kopurua murrizteko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ikastetxeetan fruta eta barazkien banaketa atzeratu izanaren arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Guraso bakarreko familiek familia eta lana bateragarri egiteko 2017ko laguntzen deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak bere gain hartzen duen dominei edo bestelako errekonozimendu-motaren bati lotutako pentsio-gasturik. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute 2017ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketen berri izan dutela.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute 2017ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenen berri izan dutela.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eledunen Batzarrak adierazi du honako hau egiteko eskaria aurkeztu izanaren berri izan duela: fiskalizazio-txostena, Mairagako Mankomunitatean presio handiko ur-horniduraren sistema hautatu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Eledunen Batzarrak adierazi du 2017ko irailari, urriari eta azaroari buruzko aurrekontu-legezkotasuneko txostena egiteko eskaria aurkeztu izanaren berri izan duela.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eskari bat baztertu du, Nafarroako Arartekoaren kargua hutsik dagoela deklaratu eta Nafarroako Ararteko berria izendatzeko prozedura abiaraztekoa. Eskaria Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurka bozkatu dute. UPN, PSN eta PPNk alde bozkatu dute.

- Mahaiak honako eskari hau baztertu du: Eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan, jakiteko ea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak ordenamendu juridikoa betetzen duen ala ez, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren kudeaketari eta aplikazioari dagokienez. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkako botoa eman dute. UPN, PSN eta PPNk alde bozkatu dute.

- Mahaiak adierazi du honako hau aurkeztu izanaren berri izan duela: Eskaria, goizetan eta arratsaldeetan berdin bana daitezen Nafarroako Parlamentuko batzordeak. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordeko talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Euskararen Nafar Kontseilurako kideak hautatzea. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Hautagaitzak (bost hautagai artekoak) aurkezteko epea otsailaren 12ra bitarte egongo da zabalik, 09:30ak arte. Aurreikusi da Parlamentuari izendatzea dagokion bost kideen hautaketa otsailaren 15eko Osoko Bilkuran eginen dela. Parlamentari bakoitzak hiru izen bitarte bozkatu ahalko ditu (txartel bidezko isilpeko bozketa izanen da).

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak espetxealdi iraunkor berrikusgarria indargabetzearen alde egiten baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek proposamenaren alde eman dute botoa; UPN, PSN eta PPNk, berriz, aurka.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du espetxealdi iraunkor berrikusgarria, PPk Zigor Kodearen 2015eko bere erreforman sartutakoa, zeren eta birgizarteratze-printzipioaren eta Konstituzioaren 15. artikuluan jasotako zigorren humanizazioaren printzipioaren aurkakoa baita.

 

2. Nafarroako Parlamentua espetxealdi iraunkor berrikusgarriaren figura ordenamendu juridikoan indargabetzearen alde dago”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du pentsioak KPIaren arabera gaurkotzearekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du pentsioen erosahalmena bermatu beharra dagoela, eta berreskuratu beharra dagoela haien gaurkotzea KPIaren arabera egin dadila”.

 

Adierazpenak beste hiru puntu zeuzkan, guztiak ere ezetsi direnak. Honako hau zioten:

 

“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du UGT sindikatuaren begizta marroiaren kanpainarekin, horren bidez salatu nahi baita PPren Gobernuak 2013an onetsitako pentsioen errebalorizazio-indizearen aplikazioa, zeinak finkatzen baitu pentsioen igoera % 0,25ekoa izanen dela, gutxienez ere Gizarte Segurantza defizitean dagoen bitartean.

 

Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du jasangarritasun-faktorea kentzea, PPk 23/2013 Legean ezarritakoa; faktore horrek eraginen du erretiro-pentsioak gutxitzea kasuan kasuko kohortearen bizi-itxaropenaren arabera, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

 

Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du 2011ko kontsentsura itzultzea, 2011-15 legegintzaldian zehar sartutako lege-aldaketa guztiak indarrik gabe utziz: 5/2013 Errege Lege Dekretuak erretiro aurreratuaz eginiko arauketa eta, oso-osorik, 23/2013 Legea, Jasangarritasun Faktorea eta Gizarte Segurantzaren Pentsioen Sistemaren Errebalorizazio Indizea arautzen dituena”.

 

Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk hiru apartatuen aurka bozkatu dute. I-Ek, lehenengo bien aurka eta hirugarrenaren alde. UPN eta PPN lehenengo bietan abstenitu dira eta azkenaren aurka bozkatu dute.

 

MAHAIAREN ETA ELEDUNEN BATZARRAREN BILERA, NAFARROAKO PARLAMENTURAKO EUSKARA PLANA TAXUTZEKO ENPRESA ESLEIPEN-HARTZAILEAREKIN EGINA.

Plana egiteaz arduratu den enpresak diagnostikoaren zirriborroa aurkeztu du. Mahaiak zehaztu beharko ditu Hizkuntza kudeaketa hobetzeko plana egiteko helburuak, lehentasunak eta irizpideak.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Parlamentuan eztabaida-jarduera bat egin dadin Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko ikasleekin.

- Nafarroako Parlamentuaren Ikasgela II. Sariketako epaimahaiak erabaki du hura eman gabe deklaratzea.

- Onetsi da Legebiltzarreko atalondoan Estigmaren aurkako Borrokako “Hesiak hautsiz” erakusketa jar dadin.