Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 7

2018ko maiatzaren 7ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, MAIATZAK 7, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, maiatzak 7–, 10:00etan, eta bertan erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Sociedad de Desarrollo de Navarra SLri baimena ematen diona mailegu eta abal zehatz batzuk eman diezazkion Dynamobel SAri.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

- Sociedad de Desarrollo de Navarra SLri baimena ematen diona baimen eta abal zehatz batzuk eman diezazkion Parque de la Naturaleza de Navarra SAri.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Irakasleen kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendei buruzko Foru Lege proposamena erretiratzea. Juan Carlos Laboreo Vielak (AFAPNA) aurkeztu du.

- Mahaiak erabaki du epe bat abiaraztea 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko. Osoko Bilkurak apirilaren 26an aintzat hartu zuen.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Nafarroako arreta soziosanitarioko sistema integratua arautzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin. Nafarroako Alderdi Popularrak erretiratu egin du proposamena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ados dagoela Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa seme-alabatasunari dagokionez aldatzeko Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

- Erlijioaren irakaskuntzari eta haren ordezkoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

- Kargudun publikoei administrazio-zehapenak ezartzen dizkiena. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da entitate pribatuek baliabide publikoei emandako erabileraren kontrol-sistema eraginkor bat ezar dezan, zentro soziosanitarioetan farmazia-zerbitzua emateari dagokionez. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Iruñeko espetxera ekar ditzan zigorra beste espetxe batean betetzen ari diren preso nafar guztiak edo errotzea Nafarroan duten pertsona guztiak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Zigor Kodea alda dezan, halako moduan non bertan jasoko baita adostasunik gabeko sexu-harremanak sexu-erasoa direla; alegia, bortxaketa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua dei dezan eta 2019tik 2023ra bitarteko Enplegu Plana aurkez dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Caixabanken aurka abiarazi beharreko egintza judizialak abiaraz ditzan, lehengo Gobernuak finantza-produktuak (SWAP eta COLLAR) kontratatu izanaren ondorioz foru erkidegoaren funtsek galdutako 4.9 milioiak berreskuratze aldera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoari buruzko abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 54.2.c) artikulua indargabetzea susta dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da familiek ordutegiaren antolaketan egiazko parte-hartze aktiboa izanen dutela ziurta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariaren agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldiaren xedea zen irakasle-lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen foru aginduaren proiektua azaltzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2018ko apirilaren 18koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita ULTRACONGELADOS VIRTO SAk sustatutako enpresa-proiektua.

- Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkariarena, Altsasuko erasoak direla-eta Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketari buruzko bere iritzia emate aldera Flandesko Aliantza Berria taldearen ordezkariekin antolatutako bileraren gorabeherak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako administrazioaren datu guztien zaintza eta horien segurtasuna zertan diren azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, 9.000 biztanletik gorako udaletan 2016an eta 2017an egindako administrazio-kontratazioari buruzko txostena azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Mª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, herritar batek salatutako segurtasun-arrakalaren zergatiari, ondorioei eta erantzukizunei buruz informa dezan. Izan ere, herritar horren arabera, Gobernuak agerian eduki ditu nafar zergadunen datu fiskalak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, herritar batek salatutako segurtasun-arrakalaren zergatiari, ondorioei eta erantzukizunei buruz informa dezan. Izan ere, herritar horren arabera, Gobernuak agerian eduki ditu nafar zergadunen datu fiskalak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, nafar zergadunen datu fiskalak jendaurrean egon izana azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiarena, Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia bigarrenez bertan behera gelditzea ekarri duen gora jotzeko errekurtsoari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, ETAren amaiera aztertze aldera Eusko Jaurlaritzarekin egiten ari den lana eta lanaren helburuak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, ikastetxeetako Laguntza programaren garapen-mailari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Nafarroako errepideetako istripu-kopurua murrizte aldera hartzen ari den neurriak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko Irakasleei Laguntzeko Zentroan erregularizatu beharreko lanpostuei buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Uharteko Arte Garaikidearen Zentroko zuzendaritza-taldearekin, zentroaren egoerari buruz informatzeko, egindako lanaren balantzea egiteko eta etorkizuneko proiektuak azaltzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- LAB sindikatuaren ordezkaritza batekin, beren jarrera azal dezaten Hezkuntza Departamentuaren eta 29 ikastetxeren eguneroko garbiketa zarbitzua kontratatzeko lizitazioa dela-eta. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Bitarteko Irakasleen Plataformaren ordezkariekin, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko aldi baterako irakasle-lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendei buruzko araudiari buruzko iritzia eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaritza batekin, Kontuen Auzitegiak Nafarroako 57 hautesle-elkarteri jarduketak ireki izanak eragindako egoera azal dezan, bai eta arazo horri konponbide bat ematen saiatzeko aurreikusitako neurriak ere. Geroa Bai talde parlamentarioko Unai Hualde Iglesias jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Bitarteko Irakasleen Plataformaren ordezkariekin, aldi baterako irakasle-lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendei buruzko foru aginduaren zirriborroari buruzko iritzia eman dezaten. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Orkoiengo Pasabidearen aldeko Bizilagunen Plataformarekin, Orkoien eta Iruña segurtasunez lotzeko pasabide bat eraiki beharrari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- LOXIN 2002 SL enpresako langileen plantillaren legezko ordezkariekin, bizi duten lan-gatazka azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Autonomia Sustatzeko eta Gizarteratzeko Zentrora. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Emakumeen kalitatezko enplegua bultzatzera eta laneko desberdintasunak eragindako arraila murriztera bideratutako proposamenak eginen dituen Batzorde Bereziaren 2018ko apirilaren 24ko erabakia, zeinaren bidez batzordeburu hautatu zuten Virginia Alemán Arrastio andrea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernua zer egiten ari den beste herrialde batzuek Nafarroako Foru Komunitatean inberti dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Zerbitzuaren prestazio ortoprotesikoak arautzen dituen Foru Dekretuaren aldaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Lan-istripuen kopurua murrizte aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia bigarrenez bertan behera gelditzearen arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko Gurasoen Mahaiaren deialdiei buruzko araudia urratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- “Kanpoko denbora” proiektuaren balorazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- 71/2017 eta 82/2017 foru dekretuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Txertoak unibertsalizatzeko neurriak ezartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Prestazio Handiko Trena eraikitzeak eta abian jartzeak Nafarroako Erdialdean izan lezakeen inpaktu sozioekonomikoari buruzko azterlanei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Prestazio Handiko Trena eraikitzeak eta abian jartzeak Nafarroako eremu ezberdinetan izan lezakeen inpaktu sozioekonomikoari buruzko azterlanei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Erdialdean Lanbide Heziketako titulazio gehiago eskaintzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Tafallako Errekoleten eraikinerako erabilera-proposamen egokienei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako musikaren artxibo-museo bat jartzeko aukera dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioari buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Lanbide Heziketako ikasleak eskolatzeko prozedurari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitatean sartzeko probetan ikasleek lortutako emaitzei dagokienez autonomia erkidegoen artean egon den aldeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Espetxeko osasun-laguntzaren arloko eskumenak eskualdatzeko negoziazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak2018ko martxoan egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak apirilaren 24an sartu baitziren erregistroan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2018ko lan-programan honako txosten hau saru izana: Aracea Hirigintza-kudeaketako udal sozietatearen egoera ekonomikoa, diruzaintzako egoera eta zorra, sozietateak egindako jarduketak eta Uharteko Udalak sozietate horren kudeaketan eta kontu-hartzailetzan egindako jarduketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren kontrako 1406-2014 konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa.

- Hurrengo bilkura baterako utzi da 1go Instrukzio-epaitegiaren idazkia, zeinaren bidez itzuli baititu Ultzamako biometanizazio plantari buruzko ikerketa batzordearen irizpeneko ondorioak onesten dituen erabakia dela-eta Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren ziurtagiria eta testua.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Defentsa Ministerioak Bardeako tiro poligonoan programatutako su errealeko maniobra militarrak, eta bertan behera utz daitezen exijitzen baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak agertzen du arbuiatu egiten dituela maiatzaren 9ko astetik aurrera Bardeako tiro poligonoan eginen diren su errealeko maniobra militarrak, Tormenta 2018 izeneko operazioen baitakoak, eta exigitzen du bertan behera utz daitezen.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berriro ere dio Bardeako tiro-poligonoa ixtearen alde dagoela.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu adierazpen honetan agertutakoarekin bat deitzen diren mobilizazioak”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen baitu terrorismoaren historia Nafarroako ikastetxeetan ikas dadin. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu Nafarroa, berriz, abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bultzada emateko konpromisoa hartzen du, terrorismoaren historia eta, batez ere, ETAren terrorismoaren historia Nafarroako ikastetxeetan, publikoetan eta itunduetan, ikas dadin”.

 

Eledunen Batzarrak ez du onetsi UPN talde parlamentarioak aurkeztutako adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Patxi Leuza parlamentariaren adierazpenak errefusatzen baititu, José Antonio Ortega Lara laidotzeagatik eta gutxiesteagatik. Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkako botoa eman dute, eta UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

 

Erabaki proposamenak honako hau zioen:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Patxi Leuza parlamentariaren adierazpenak errefusatzen ditu, José Antonio Ortega Lara eta ETA banda terroristak hari 532 egunez eragin zion bahiketa eta gatibualdi gizagabea laidotzeagatik eta gutxiesteagatik.

 

2. Parlamentu honen ustez, ordezkarien ganbera honetako kide horrek jendaurrean egindako adierazpen horiek adierazpen askatasunerako eskubide legitimoaz askoz ere harago doaz, eta laidoaren eremuan sartzen dira, banalizatu egiten baitute herritar batek pairatutako giza eskubideen urraketarik ankerrenetariko bat; hortaz, adierazpen laidogarri horien egileak bere erantzukizun politikoari aurre egin beharko lioke”.