Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 28

2018ko maiatzaren 28ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, MAIATZAK 28, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, maiatzak 28–, 10:00etan, eta bertan erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- 2018ko gastuen aurrekontuan 356.525 euroko kreditu berezia onartzeko, “Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias SA” (INTIA) entitateari kapital transferentzia bat egiteko, Sartagudako eta Orreagako finka esperimentaletan inbertsioak egin ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

Foru Lege proiektua irakurketa bakarreko eta presako prozeduraren bidez izapidetuko da heldu den ekainaren 7rako aurreikusi den Osoko Bilkuran.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak erabaki du epe bat irekitzea zuzenketak aurkezteko Bizitza Digitalari buruzko Foru Lege proposamenari, zeina 2018ko maiatzaren 24ko Osoko Bilkuran aintzat hartu baitzen.

- Osasun Sistema nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea hein batean aldatzen duena. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko eta presako prozeduraren bidez.

- Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua aldatzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko eta presako prozeduraren bidez.

- Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko eta presako prozeduraren bidez.

Presako prozeduraren bidez izapidetzearen aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Enplegurako Lanbide Heziketa proiektuak 2017ko ekitaldiko aurrekontuan izan duen betetzearen balantzea azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Eskola-tailerren 2018ko deialdiari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Preso politiko baten senide Manal Tamimik eta Sami Sockol judu antisionistak Palestinaren egoera azal dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- SPA-Langile Administratiboen Sindikatuaren ordezkariekin, betetzen dituzten eginkizunei eta jasotzen dituzten ordainsariei dagokienez Administrazioko laguntzaileen eta administrarien artean dagoen problematika azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren egungo instalazioetara eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren instalazioetara. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak erabaki du Euskarari buruzko Foru Lege berri bat egiteko batzorde bereziaren maiatzaren 16ko bilkurak eragindako gastuak baimentzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak erabaki du Euskarari buruzko Foru Lege berri bat egiteko batzorde bereziaren maiatzaren 23ko bilkurak eragindako gastuak baimendu daitezen. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ebron izan berri den uholdeari eta zenbait lubeta hautsi izanari buruzko galdera erretiratzea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren idazkia, Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari (UNRWA) aparteko ekarpena egiteari eta finantzaketarako tresna egonkor bat aztertzeari buruz hartutako erabakiaren betetzea zertan den jakiteko galdera dela eta.

- Eskaria, Batzordean izapidetu daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Gurasoen Mahaiaren deialdiei buruzko araudia urratzeari buruzko galdera (9-18/POR-00172) eta irakasleen zuzeneko irakaskuntza-saioak gutxitzeari buruzkoa (9-18/POR-00185). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuaren 40 milioi baino gehiagoko kontratuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuetan eta suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako deialdietan euskara merezimendu gisa ez baloratzeko arrazoiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Osasun etxeetako telefonoguneetan gaztelaniaz arreta emateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Aniztasunari eta hezkuntza bereziari erantzuteari dagokionez ikastetxeetan 2018-2019 ikasturteko beharrizanak asetze aldera hartuko diren neurriei eta erabakiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafar unibertsitarioentzako abalen sistema bat ezartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Iragan apirileko uholdeetan pairatutako kalteak konpentsatzeko laguntzen deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko M.ª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du.

- Sare sozialen eta bat-bateko mezularitzako guneen erabilerak eskola-erkidegoan daukan eraginari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Ezkabako Gotorlekuaren jabetza Nafarroako Gobernuari eskualdatzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- AMMas taldeko zahar-etxeen fakturazioaren auditoriari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Ospitalez kanpoko osasun-laguntza urgentea hobetzeari eta baliabideak optimizatzeari dagokienez Osasun Departamentuak darabiltzan asmoei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- NUPen Medikuntzako gradua ezartzen denean ikasleen praktikei dagokienez sortuko diren beharrizanak direla-eta hartuko diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Ospitaleguneko burutzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitaleguneko larrialdiak birmoldatzeko proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Tuterako Zentroko sareko aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Iruñeko Zentroko zuzendari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Tafallako Zentroko aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Iruñeko Zentroko Bigarren Hezkuntzako arte eta teknologia arloetako aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Tuterako Zentroko zuzendari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Iruñeko Zentroko teknologia berrietako aholkulari lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Iruñeko Zentroko ikus-entzunezkoen aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Tuterako Zentroko teknologia berrietako aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Lizarrako Zentroko aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Kalitate-aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Iruñeko Zentroan aholkulari batek erretiroa hartzearen ondorioz lanpostu hutsa betetzen duen aholkulari lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroetan bitarteko irakasleek aholkulari lanpostuak betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Fiterotik Cascantera doan NA-6900 errepideko zubiaren egoera dela-eta Fiteroko Udalari emandako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute, Geroa Bai talde parlamentarioak eskatuta, Osoko Bilkura monografiko berezia egitea genero-ekitateari eta LGTBI arloko politikei buruzko politika publikoak direla eta. Halaber, hurrengo bilkuraldian –irailetik aitzina, beraz– eginen den eztabaida antolatzeko arauak onetsi dituzte.

 

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2017ko kontu orokorra onetsi du.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu Sahara Mendebaldea nazioarteko zuzenbidearen mende dagoen lurralde autonomo bat dela, sekula ere ez dena Marokoko Erresumaren parte izan, eta haren okupazio ilegala amai dadin eta Saharako herriak autodeterminazio eskubidea balia dezan exigitzen du. “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren koordinatzaile Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du, eta Legebiltzarreko talde eta elkarte guztiek sinatu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Sahara Mendebaldea nazioarteko zuzenbidearen mende dagoen lurralde autonomo bat dela, sekula ere ez dena Marokoko Erresumaren parte izan, eta haren okupazio ilegala amai dadin eta Saharako herriak autodeterminazio eskubidea balia dezan exigitzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak oso positibotzat jotzen du Auzitegi Nazionalaren autoa, zeinaren bidez Espainia de iure Sahara Mendebaldearen “potentzia administratiboa” dela adierazten baitu.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Marokoko Erresumari exigitzen dio Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetan giza eskubideak zorrotz errespetatzeko eta sahararrek pairatzen dituzten eskubide-urraketak bukatzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Nazio Batuak premiatzen ditu luzamendutan ibili gabe susta dezaten Sahara Mendebaldeko gatazkaren konponbide iraunkor eta bidezkoa, zeina Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidea gauzatzetik helduko baita.

 

5. Nafarroako Parlamentuak berriro ere salatzen du Marokoko Gobernuak Sahara Mendebaldeko natur baliabideen espoliazioa egitea, epaiak epai.

 

6. Nafarroako Parlamentuaren ustez, Sahara Mendebaldean bizi den egoera larria ikusita, MINURSOk Sahara Mendebaldean dauzkan eginkizunak zabaldu behar ditu. Hortaz, Nazio Batuak premiatzen ditugu Misioari ahalmena eman diezaion sahararren giza eskubideak zaintzeko eta babesteko lurralde okupatuetan.

 

7. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari berriz ere exigitzen dio Marokoko Erresumarekiko Lehentasunezko Akordioan giza eskubideak errespetatzeari dagokionez ezarritako klausula betearaz dezan.

 

8. Nafarroako Parlamentuak zorionak eman nahi dizkio Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari, errefuxiatu-kanpalekuetan egiten duten lan funtsezko eta erabakigarriagatik.

 

9. Nafarroako Parlamentuak Espainiako erakunde publikoak premiatzen ditu laguntza solidario eta humanitarioa areagotu eta ematen jarrai dezaten, hala Tindufeko kanpalekuetako errefuxiatuei nola lurralde okupatuetako sahararrei.

 

10. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio beharrezkoak diren ekimen politikoak susta ditzan, justiziazko eta behin betiko konponbide bat lortzera bideratuak, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubide zilegiaren defentsan, erreferendum libre eta erregular baten bidez, deskolonizazio-prozesu bukatugabearen azken urrats gisa.

 

11. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du areagotu ditzan saharar herriarekiko lankidetza eta harentzako laguntza humanitarioa, bai errefuxiatu-eremuetan bai lurralde okupatuetan ere, kezkaz egiaztatu baitu Lankidetzarako Espainiako Agentziak bere ekarpenak murriztu egin dituela azken urteotan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten baitu emakume feminista eta antimilitaristek gizarte bidezkoago bat, bakean bizi dena, lortzeko egindako lana. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean:

 

- Aintzatetsi egiten du emakume feminista eta antimilitaristek gizarte bidezkoago bat, bakean bizi dena, lortzeko egindako lana, eta orain dela hainbat urtetik hona egiten ari diren proposamenak bere egiteko konpromisoa hartzen du.

- Konpromisoa hartzen du eta dei egiten die Nafarroako erakunde guztiei emakumeen parte-hartze aktiboa eta protagonista berma dezaten gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko prozesuetan, bai eta geroko memoria-prozesuetan nahiz elkarbizitza, egia, erreparazioa eta justizia eraikitzeko prozesuetan ere.

 

- Onartzen du gerrak eta gatazkak ezin zurituzkoak direla eta neurri handi batean gerren eta gatazken ondorio dela milioika pertsona behartuta egotea beren etxeak eta bizilekuak uztera egoera kritiko eta arriskuz beteriko batean. Ondorioz, Parlamentu honek dei egiten die Nafarroako erakundeei, enpresei eta gizarteari beren esku dauden neurriak har ditzaten gerrekiko eta gatazkekiko lankidetza, aktiboa nahiz pasiboa, ekiditeko.

 

- Nafarroako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren baliabideak susta eta ziurta ditzan hezkidetzaren eta bakerako hezkuntzaren zeharkakotasuna lortzeko prestakuntza formal nahiz informaleko esparruetan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak uste baitu Rajoy lehendakaria eta PPren Gobernua kargutik berehala kendu beharra dagoela.

 

Adierazpen instituzionalaren alde bozkatu dute Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurka bozkatu dute, eta EH Bildu Nafarroak lehenengo, hirugarren eta laugarren puntuen alde bozkatu du, eta abstenitu egin da bigarrenean.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak uste du Rajoy lehendakariak eta PPren Gobernuak ezin dutela jarraitu eta ezinbestekoa dela kargutik kentzea.

 

2. Nafarroako Parlamentuak dio Diputatuen Kongresuan urgentziarik handienarekin lortu behar direla PPren Gobernua amaitzea ahalbidetuko duten akordioak.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dio Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren aurka dagoela eta aurrekontu horiek goitik behera aldatu behar direla PPren Gobernuari amaiera ematen zaionean.

 

4. Nafarroako Parlamentuak dio indargabetu egin behar direla politika eta lege austerizidak (lan-erreforma, aurrekontu egonkortasunari buruzko lege organikoa, Espainiako Konstituzioaren 135. artikulua...) PPren Gobernuari amaiera ematen zaionean.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ustelkeria politika ororen aitzineko bere arbuiorik erabatekoena adierazten du. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpen instituzionalaren alde bozkatu dute Geroa Baik Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak lehenengo, bigarren, eta laugarren puntuen alde eta hirugarren eta bosgarren puntuen aurka bozkatu dute. EH Bildu Nafarroak lehenengo, bigarren, hirugarren eta bosgarren puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da laugarrenean.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik sendo eta erabatekoena adierazten du ustelkeria politiko ororen, jardunbide demokratiko okerren edo erakunde nahiz enpresa publikoak beren kudeatzaileen aberaste pertsonalerako erabiltzearen aitzinean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak alderdi politikoen finantzaketari dagokionez gardena izateko eta alderdien legez kanpoko finantzaketa errefusatzeko eta salatzeko konpromisoa hartzen du.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Gobernuko lehendakari eta Alderdi Popularreko lehendakari Mariano Rajoy Breyri eskatzen dio dimisioa eman dezan, justizia auzitegiek ustel deklaratu duten alderdi politiko baten arduradun nagusia den aldetik.

 

4. Nafarroako Parlamentuak demokrazia zaintzeko konpromisoa hartzen du, bai erakundeetan, bai talde parlamentarioetan, bai eta talde horiek osatzen dituzten alderdi politikoetan ere.

 

5. Nafarroako Parlamentuak gonbit egiten die Diputatuen Kongresuan ordezkatuta dauden alderdi politikoei, egitez nahiz ez-egitez ustelkeriaren erantzule diren ordezkari publikoak erakundeetatik baztertzera bideratutako ekimenak babes ditzaten.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babestu egiten baitu Bardeako tiro poligonoa desegitearen aldeko XXXI. martxa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurka bozkatu dute, eta Nafarroako Alderdi Sozialistak hirugarren puntuaren alde eta lehenengo, bigarren eta bosgarren puntuen aurka bozkatu du, eta abstenitu egin da laugarrenean.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1- Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du Bardeako tiro poligonoa desegitearen aldeko XXXI. martxa, zeina ekainaren 3rako –igandea– deitu baitu Poligonoaren aurkako Batzarrak, bai eta helburu horrekin deitzen diren mobilizazio guztiak ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Bardeako tiro poligonoaren aurka eta maniobra militarrak berehala bukatzearen eta tiro poligonoa behin betikoz ixtearen eta eraistearen alde dagoela.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Bakearen Kultura sustatzea, gatazka politikoak eta sozialak bakearen eta justizia sozialaren bideetatik birdefinitzen eta konpontzen laguntzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuaren ustez, gobernu zentralak geldiarazi egin behar du bere arma-karrera, eta defentsarako aurrekontuan aurreikusitako igoera herritarren beharrizan sozialei erantzutera bideratu behar du.

 

5. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da gobernu zentralak indargabetu dezan Bardeako tiro poligonoa Defentsarako lehentasunezko intereseko eremu deklaratu zuen dekretua.