Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Urriak 23

2017ko urriaren 23ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URRIAK 23, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urriak 23–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

MOZIOAK:

- Eskaria, Batzordean eztabaidatu dadin honako mozio hau: Estatuko Gobernua premiatzen da Sociedad Anónima Estatal Correos y Telégrafos, SAn langile finkoak sartzeko deialdia alda dezan, aldi baterako enplegua finko bihurtzearen esparruan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Azagrako Haur eta Lehen Hezkuntzako Francisco Arbeloa Ikastetxe Publikoko lehen mailako bi ikasgelak bikoiztu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Mentalaren 2012-2016 aldirako Plan Estrategikoaren ebaluazioa egin dezan gehienez ere hiru hilabeteko epean, Osasun Mentalari buruzko Foru Plan berri bat aurkez dezan gehienez ere urtebeteko epean, eta abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen ebaluazioa egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoa premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Plan Estrategiko berri bat presta dezan, egoera berri batean jarriko duena bere ezarpena plangintza egituratu eta doitu batekin jorratzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan, jakiteko Nafarroan zertan diren Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako ikasketak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, agintaritza eskudunak premiatzen dira kontuan har dezaten estatuko nahiz nazioarteko legedi indarduna, gaixotasun larriak dauzkaten presoak espetxetik ateratzeari dagokionez hartu beharreko erabakietan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, enplegu-politika aktiboei buruzko akordioa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Nafarroako zergak aldatzeko balizko proposamenari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, neurri fiskalak berrikustearen arloan Gobernuak darabiltzan aurreikuspenak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Tenis Klubaren ondoko txabola-kokalekuan egondakoei dagokienez bere Departamentuak egindakoa azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiarena, informa dezan espezie aloktonoak legez kanpo sartzeari buruz eta espezie aloktonoek ingurumenari eta gure espezieei egiten dieten kalte larria murrizteko balizko neurriei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ATENA Fundazioaren eskaria, hedabiderik gabe egin dadin egiten duen lana azaltzeko eta eta “zahartze aktiboa” proiektu berria aurkezteko egin beharreko lan-bilkura.

- Erretiratzea LAB sindikatuaren ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura, informazioa ematekoa Lanbide Heziketako irakasleen profilaren egoerari, ziklo berriak ezartzeko bermeei eta etorkizuneko plangintzari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

- Carmen Castro García andrearekin, genero-ikuspegitik abiatuta azal ditzan aurrekontuen estrategia eta azterketa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Langile Autonomoen Elkartearen ordezkariekin, merkataritza-sektoreko langile autonomoen egoera balora dezaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Amnistia Internazionala elkartearen ordezkariekin, giza eskubideen urraketa –esaterako, tortura– pairatu duten biktimek egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubideari buruzko txostena aurkez dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Natur Ingurunearen Zerbitzuko zuzendariaren idazkia, Barcelosako eta Santa Anako zelaiguneetara egitekoa den bisitari buruzkoa.

- Nafarroako Errege Artxibo Nagusian paratutako "Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” erakusketara. Geroa Bai talde parlamentarioko Virginia Alemán Arrastio andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafar ikasleentzako hezkuntza-beken zenbatekoa murrizteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Garesko osasun eskualde oinarrizkoa berrantolatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketarako urte anitzeko planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Derrigorrezkoaren ondoko ikastetetarako eta unibertsitate-ikasketetarako aurtengo beka-deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioan izan litezkeen aurrerabideak direla-eta Nafarroako Gobernuaren balorazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jokin Castiella Imaz jaunak aurkeztu du.

- Doakoak izan beharko luketen zerbitzuak kobratzeari buruzko araudia betetzen ote den egiaztatze aldera Hezkuntza Departamentuak egiten duen ikuskaritzari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Jakiteko zertan den 2017-2018 ikasturterako eskola-garraioaren zerbitzuaren lizitazioa, Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak kautelazko etetea agindu ostean. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Azagrako Haur eta Lehen Hezkuntzako Francisco Arbeloa Ikastetxe Publikoko lehen mailako ikasgelak bikoizteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Corellako Bigarren Hezkuntzako Alhama Institutuan DBHko 2. eta 4. mailetako ikasgelak Gorputz Hezkuntzako ikasgaia gaztelaniaz emateko bikoizteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak soldata-arraila murrizteko hartutako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana San Martín Aniz andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2017ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2017ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute 2017ko abuztuko aurrekontu-legezkotasunari buruzkoa txostenaren berri izan dutela.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Berriobeitiko Udalaren 2016ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak biharko 13:00ak arterako epea ezarri du, talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek aurkez ditzaten Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordean izanen dituzten ordezkariak.

- Mahaiak zerbitzu juridikoei igorri die Amagintza elkarteko Sandra Izaguirre Carretero andreak aurkeztutako eskari-idazkia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ama-esnea aztertzeko protokoloak egiteari buruzkoa.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazten baitizkio Somaliako herriari, eta gogor gaitzesten ditu Muqdisho-n urriaren 14an izandako ekintza terroristak. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio Somaliako herriari, eta gogor gaitzesten ditu Muqdisho-n (Somaliako hiriburua) urriaren 14an izandako ekintza terroristak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak, Somaliarentzat latzak diren une hauetan, bere doluminik zintzoena helarazten die biktimei nahiz herrialde horretako herri osoari eta agintariei.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erabat gaitzesten du indarkeria terroristaren molde oro, eta giza eskubideen adierazpen unibertsalean jasotzen diren balioen defentsa berresten du.”

 

- Eledunen Batzarrak onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu erabaki onartezina dela Konstituzioaren 155. artikulua abian jarri izana. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Konstituzioaren 155. artikulua abian jarri izana Kataluniarentzat —horren bidez, Espainiako PPren Gobernuak, Erregearen babesarekin eta PSOE, Ciudadanos eta UPNren laguntzarekin, esku hartzen du Kataluniako autogobernuan— erabaki onartezina da; izan ere, herritarren eskubide politikoak bertan behera uzten ditu, hala nola autogobernua, eta horren ondorioz sortu den egoeran Kataluniako herritar guztiak dira biktima nagusiak.

 

Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa dira arazo politikoak konpontzeko bide baliagarriak”.