Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 25

2017ko ekainaren 25eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, EKAINAK 25, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, ekainak 25–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da irailean, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da langile publiko kontratudunei erraztu diezaien beren familia-premiei egokitutako lanaldi bat hartu ahal izatea, eta familia gurasobakarrek familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen deialdiko baremoak gaurkotu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere errekonozimendua adierazten die soldadutzaren aitzineko kontzientzia-eragozleei eta intsumisoei. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentziako kudeatzailearena, egoitza geriatrikoekiko itun-eredu berriari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 20ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Vegetales Línea Verde Navarra SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 20ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita “NATUR-ALL BBVV-2018 SLUk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 20ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita TRANS JAYLO SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 2016an egindako kontratazio publikoari buruz Kontuen Ganberak egindako txostena balora dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberaren lehendakariarena, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 2016an egindako kontratazio publikoari buruz egindako txostena balora dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zuzendari-kudeatzailearena, sexu-transmisiozko infekzioen igoeraren analisia egin dezan eta horiei aurrea hartzeko hartuko diren neurriak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Etxekonak Elkartearen ordezkaritza batekin, erkidego-etxebizitzaren ereduari buruzko proiektua azal dezaten, bai eta beren proposamenak eta beharrizanak ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- AITANen ordezkaritza batekin, Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenari buruzko balorazioa egin dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Hiesaren aurkako Batzorde Hiritarrarekin eta Sare Elkartearekin, sexu-transmisiozko infekzioen igoeraren analisia egin dezaten eta horiei aurrea hartzeko hartuko diren neurriak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak erabaki du 2018ko abenduaren 31ra arte luzatzea Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko ikerketa batzordearen ondorioen idazkia aurkezteko epea, batzordeak berak ekainaren 22an eskatu zuen legez.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Egoitza geriatrikoen itun-ereduari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitatearen Udako XVIII. Ikastaroei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 45/2018 epaiaren aurka jarritako errekurtsoaren ezespenak mendekotasun larria dutenentzat dituen ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Konstituzio Auzitegian aurkeztutako eskumen-gatazkak ebazteko sala parekide bat eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Kontratazio-zerrendetan egoten jarraitu ahal izateari begira irakasle-oposizioetako emaitza gorde ahal izateaz Hezkuntza Departamentuak hartutako erabakiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Egoitza geriatrikoetako erabiltzaileen tarifek 2015ean, 2016an, 2017an eta 2018ko urtarrilean izandako igoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Itunpeko egoitza geriatrikoetako tarifa-aldaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Elkarbizitzako arduradunik ez duten ikastetxeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

– Nafarroako unibertsitateaz bestelako ikastetxeetan elkarbizitza zertan den jorratzen duten azterlanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateaz bestelako ikastetxeetako elkarbizitza-batzordeen osaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Gurasoen Mahaiaren deialdiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Xabierko Gazteluaren inguruaren mantentze-lanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Legez kontra usurpatutako herri-lurrak berreskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Euskal Autonomia Erkidegoarekin turismo arloko garapen ekonomikorako sinergiak bilatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Osasungintzako bitarteko langileek lanbide-karrera kobratzeko eskubidea onartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitate-ikasketak egiten ari diren gazteei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Gizarteratzeari buruzko Plan Estrategikoa (2018-2021).

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 2016an egindako kontratazio publikoari buruzko fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Hurrengo bilkura baterako –zeina heldu den ostegunean eginen baita– geratu da Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izen-aldaketa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren 2017ko oroitidazkia. Nafarroako Kontseiluak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute foru parlamentari Herrero Ibáñez jauna Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioari atxiki izana.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute UPN talde parlamentarioak honako aldaketa hauek egin izana batzordeetako kideei dagokienez: Mariano Herrerok Iñaki Iriarte ordezkatuko du Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Batzordean eta Hezkuntza Batzordean. Begoña Ganuzak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Batzordea utzi du, eta Iñaki Iriarte ordezkatuko du Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordean. Eta Luis Zarraluquik Iñaki Iriarte ordezkatuko du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordean.

- Mahaiak erabaki du Hezkuntza Batzordeko Mahaiari kexa-idazki bat igortzea Gimeno Gurpegui jaunak Hezkutza Batzordearen bilkuretan daukan jokabidea dela eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute. Alde bozkatu dute Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak, Unai Hualde Iglesias lehen lehendakariordeak eta Maiorga Ramírez Erro lehen idazkariak. Aurka bozkatu dute Alberto Catalán Higueras bigarren lehendakariordeak eta María Isabel García Malo bigarren idazkariak.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak orobat jaso dute PSN talde parlamentarioak kexa-idazki hori dela-eta aurkeztutako idazkia.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zalantzarik gabe gaitzesten du ijito-populazioarenganako diskriminazio eta arrazakeria egintza oro. Nafarroako PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zalantzarik gabe gaitzesten du ijito-populazioarenganako diskriminazio eta arrazakeria egintza oro, eta arbuiatu egiten ditu Italiako Barneko ministroak iragarri dituen neurriak, pertsonen duintasunaren aurkakoak direlako.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Italiako Gobernuak baliogabetu dezan ijitoen errolda bat egiteko erabakia, arrazan eta jatorri etnikoan oinarritutako diskriminazio zuzeneko egintza bat delako zalantzarik gabe, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenaren 14. artikuluak debekatua.

 

3. Nafarroako Parlamentuak zinez kezkatuta dago EBko zenbait herrialdetan ijitoen aurkako jarrera gora egiten ari delako, besteak beste Italiako Gobernuaren gisako politiketan ikus daitekeenez. Politika horiek EBaren arau eta baloreekin bateraezinak dira, eta Ijitoen Herria gizarteratzeko eta haien giza eskubideak zeharo errespetatzen direla bermatzeko oztoporik handiena dira.

 

4. Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela Kontseilu Europarrak eta Europako Batzordeak gainbegiratzea Europar Batasuneko estatuek diskriminazioaren aurkako borrokari eta zirkulazio askeari buruzko itunak eta zuzentarauak aplikatzen dituztela, horien koherentzia eta aplikazioa bermatzeko, bai eta hori horrela ez denean hartu beharreko neurriak hartzea ere.

 

5. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Europako Batzordeak begiratzea eta sakon aztertzea Italiako Gobernuak iragarritako neurriak, egiaztatze ea EBaren itunekiko eta EBaren legediarekiko bateragarriak ote diren.

 

6. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da autonomia erkidegoetako, estatuetako eta Europako administrazioek bat egitea Europako Parlamentuak egindako ohartarazpenarekin; alegia, ijitoen auziari aurre egiteko, beharrezkoa izanen da alde guztiek beste mentalitate bat izatea, tratamendu politiko berri, zorrotz eta kontsekuentea eskatuko duena, iraganeko akatsak ekidinen badira, manipulaziorik onartuko ez duena eta herritarrek eskubideak/betebeharrak bermatuko dituena, gizarte anitzago, askotarikoago eta inklusiboagoa baterantz joateko”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. UPNk 1., 2., 4., 5., 6. eta 7. puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da 3.ean. PPNk 1., 4., 6. eta 7. puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da 2., 3. eta 5. puntuetan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita, eta elkarretaratzea eginen du 11:00etan Legebiltzarraren atarian.

 

2. Nafarroako Parlamentuak sexu-askapenaren bandera –ortzadarraren bandera– jarriko du ikusteko moduko leku batean, heldu den ekainaren 28an LGTB kolektiboaren harrotasunaren eguna dela-eta, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean ezartzen denez.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak osorik garatzea LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean ezarritakoa.

 

4. Nafarroako Parlamentuak aitortu egin nahi du LGTBI+ mugimenduaren konpromisoa, eta uste du mugimendu hori funtsezkoa izan dela LGTB + kolektiboaren giza eskubideak legez aitortzeari begira izandako aurrerabidean.

 

5.Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa da lan egiten jarraitzea erakunde eredugarria izateko eskubide-berdintasunaren eta sexu-joera eta sexu- edo genero-identitatea direla-eta ez diskriminatzearen aldeko borrokan; hartara, diskriminazio-egoera horiek borrokatzera bideratutako beharrezkoak diren ekintzak bultzatzen, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko Foru Legea betetzen dela zorrotz begiratzen eta, bere eskumenekin bat, legea egoki garatzeko beharrezkoak diren baliabideak bermatzen jarraituko du.

 

6. Nafarroako Parlamentuak berretsi egin nahi du giza eskubideekiko eta, horrenbestez, pertsonen arteko egiazko berdintasun-printzipioarekiko bere konpromisoa, zeinaren parte bat baita sexu- eta genero-bestelakotasuna, bai eta gaur egun zutik dirauten oztopoak gainditzeko erabakitasunez aurrera egiteko asmoa ere.

 

7.- Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazi nahi die gure erkidegoan nahiz gure erkidegotik kanpo beren sexu-joera eta sexu- edo genero-identitatea direla-eta erasorik, mespretxurik edo diskriminaziorik pairatu duten pertsona guztiei; bereziki, errepresioa are heriotza-zigorra, jazarpena edo espetxeratzea pairatzeraino irits daitekeen herrialdeetan. Halaber, arbuiatu egiten du egiazko berdintasunaren aurka doan ekintza sozial eta politiko oro.”

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu alderdi politikoen egoitzen nahiz sinbolo politiko eta kulturalen aurkako eraso oro. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek; UPN eta PPN, berriz, abstenitu egin dira.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du, Nafarroako herritarren ordezkari diren aldetik, alderdi politikoen egoitzen aurkako eraso oro eta nafar herritarrek maite dituzten sinbolo politiko eta kulturalen aurkako eraso oro”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “manadari” buruzko azken erabaki judizialarekiko desadostasuna adierazi nahi baitu. EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. UPNk 2. eta 4. puntuen alde bozkatu du eta 1. eta 3. puntuen aurka bozkatu du. PPNk erabaki du bozketan parte ez hartzea.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. “Manadari” buruzko azken erabaki judizialarekiko desadostasuna adierazi nahi du.

 

2. Uste du erabaki judizial horrek gizartearen eta erakunde judizialen arteko banaketa areagotzen laguntzen duela.

 

3. Salatzen du Nafarroako Probintzia Auzitegiaren autoak emakumeen segurtasun eza areagotzen duela.

 

4. Babesten du emakumeen aurkako indarkeria-ekintza bakoitza salatze aldera herritarrek egindako mobilizazio oro –batez ere, mugimendu feministak egindakoak–.