Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 10

19/1996 Foru Legea, azaroaren 4koa, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzkoa aldatzen duen Foru Legea

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko maiatzak 10

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur 19/1996 Foru Legea, azaroaren 4koa, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzkoa aldatzen duen Foru Legea onetsi du, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoarekin.

 

Lorafnaren 20.2 eta 25 artikuluen arabera, 19/1996 Foru Legearen aldaketa gehiengo osoaren bidez onetsi behar da, eta horregatik bereizi da Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko Foru Lege proposamenetik.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak sustatutako Legearen helburua da Goi karguen jardueren eta interesen erregistroaren kudeaketa Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren bidez kudeatzea. Bulego honek urtebeteko epean Kode Etiko eta Jardunbideko bat eratu beharko du (Lege izaerarekin), Nafarroako Gobernuko kideen, goi karguen, aldi baterako kontratatuen, sektore publikoko zuzendarien eta Parlamentuko hautetsien jarrera arautuko duena.

 

Foru Lege honetan ezarritako bateraezintasun araubidearen kontrolaren gardentasuna ziurtatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoak, sei hilabetean behin, informazioa igorriko du Nafarroako Parlamentura goi karguek aitorpena egiteko obligazioa nola bete duten eta foru lege honen aurka egin diren arau-hausteak eta ezarri diren zehapenak ere adieraziz.

 

Ondarearen gaineko aitorpenarekin batera –hartan jasotzen dira bere ondasun, eskubide eta betebehar guztiak–, goi karguak bere baimena emanen dio Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoari, banku entitateei ziurtagiri bat eska diezaien, data horietan aitortutako kontu korronteetan dauden saldoei buruzkoa.

 

Goi karguen jardueren eta interesen erregistroaren kudeaketa Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren bidez 2020ko irailaren 1etik aurrera izango da. Bitartean, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko du eta 19/1996 Foru Legeko 8. eta 9. Artikuluek indarrean jarraituko dute.

 

Lege hau indarrean sartzen den momentutik, Nafarroako Gobernuak sei hilabeteko epea edukiko du goi karguen betebeharren inguruko berritasun hauek Jardueren eta Interesen Erregistroa arautzen duten arauei egokitzeko.

 

  • www.parlamentodenavarra.es

  • Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzkoa aldatzen duen Foru Lege proposamenaren argitalpena (115. NPAO, 2016-10-07koa)