Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Irailak 14

16.000 euroko kreditu-gehigarri bat onetsi da “Nafarroako Kazetariak” Elkarteari 2016an Sanferminetako Nazioarteko Prentsa Bulegorako egindako gastua konpentsatzeko

Plataforma informatikoarekin izandako tramitazio akats batengatik ezin izan zen ordaindu Sanferminak direla-eta Iruñera etortzen diren kazetarientzako laguntza zerbitzu hori

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur foru lege bat, zeinaren bidez 16.000 euroko kreditu-gehigarria ematen baitzaio “

Nafarroako Kazetariak Elkarteari 2016an Sanferminetako Nazioarteko Prentsa Bulegorako egindako gastua konpentsatzeko.

 

Kreditu-gehigarri hori Hitzarmena Nafarroako Kazetariak Elkartearekin Sanferminetako Nazioarteko Bulegorako izeneko partidaren kargura aplikatuko da.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautuko dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Horrekin guztiarekin, 2017ko aurrekontuan ezarritako kreditua nahikoa ez dela ikusita, bidezkoa da lege hau onestea, kasu honetan irakurketa bakarrean.

 

Sanferminetako Nazioarteko Bulegoa festak direla-eta Iruñera etortzen diren kazetarientzako arreta zerbitzu bat da, “ezinbestekoa dena Espainiako zein nazioarteko komunikabideek informazio-estaldura egokia izateko eta Nafarroako ekitaldi turistiko nagusia mundura zabaltzeko”.