Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Apirilak 13

“Parlamentu baten irudiak” erakusketa ibiltaria Altsasun egongo da ikusgai astelehenetik aurrera

Iortia Kultur Etxean maiatzaren 6ra arte egongo den erakusketak, Nafarroako Parlamentuaren eta eskaera politiko, sozial eta sindikalen arteko loturaren laburpen bat eskaintzen du

Altsasuko Iortia Kultur Etxean datorren astelehenean Parlamentu baten irudiak erakusketa ibiltaria inauguratuko da, maiatzaren 6ra arte bertan ikusgai egongo da. Gure ordezkarien Ganberaren ibilbidea erakusten duen “lau hamarkadako historiaren” lagin bat Foru Komunitateko txoko guztietara eramateko helburua duena.

 

Pasa den abenduaren 1ean ospatu zen erakusketaren inaugurazio ekitaldia Legebiltzarreko egoitzan, Nafarroaren Eguna zela eta, eta bertan Lehendakariak azaldu zuenez, “Parlamentuak Parlamentuko benetako protagonistentzat, hau da, herritarrentzat eginiko erakusketa da”, izan ere, Ganbera “Komunitate honetan bizi izan dira herritarren aldarrikapenen, gizarte hausturen eta borroka politiko–sindikalen islada baita, eta gure komunitatea anitza da, dinamikoa, elkartasunez betetakoa, polemikari lotua batzuetan eta kontsentsurako joera duena bestetan”.

 

Horrez gain, Aznarezek azpimarratzen du erakusketak “Parlamentuaren bizitzaren momentu esanguratsuenetako batzuk jasotzen dituela, horietako asko aldarrikapenekin, mugimenduekin eta garai bakoitzeko gertaera sozialekin zuzenki lotuak”.

 

Hala, Lehendakariak adierazten du erakusketak islatzen duela “Foru Legebiltzarrean ETAren indarkeria bezalako auziek izan duten eragina, edo izaera politiko edo poliziala izan duten beste auzi batzuek, ala memoria historikoaren esparrukoak, Leitzarango Autobiak, Itoizko urtegiak, intsumisoen mugimenduak, genero indarkeriak edo LGTBI sexu jazarpenak. Irudi mosaiko bat azken finean, Ganbera baten dinamismoaren ideia ematen duena, gero eta zorrotzagoak diren eta bere eskubideen gero eta kontzientzia gehiago duten herritarrekin guztiz lotuta dagoen Ganbera”.

 

Testuinguru horretan eta Ainhoa Aznarezek dioen bezala, argazki bilduma honek “gure historia legegilearen zati bat ezagutzeko aukera ematen du, legeak erakundeetan gauzatzen diren arren, herritarrengan sortzen baitira”, nahiz eta zenbaitetan legebiltzarra eta kalearen arteko distantzia oso handia den behin botoa eman ondoren.

 

Imágenes para un Parlamento/Parlamentu baten Irudiak erakusketa neurri handiko (40 x 50 zm) 55 argazkik osatzen dute Legegintzalditan banatuta eta informazioa ematen duten hamaika panel daude. Erakusketak azalpen liburuxka bat eskaintzen du. Altsasuko Iortia Kultur Etxean egongo da ikusgai maiatzaren 6ra arte, 18:30etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera eta larunbat eta igandetan 19:00etatik 21:00etara.

 

Hala eskatzen duten Nafarroako herri guztietara eramango da, eta Foru Legebiltzarreko egoitzatik kanpo burutzen diren Mahaia eta Eledunen Batzarraren bilkuretara (otsailaren 26an Vianan) eramango da, Parlamentu Ibiltaria ekimenaren barnean.

 

Nafarroako Parlamentuko Prentsa Zerbitzuak egin du zuzendaritza eta errealizazio lana, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuaren laguntzarekin. Zuzendaritza artistikoan Adolfo Lakunza Eguaras aritu da, Ganberako argazkilari ofiziala.

 

Erakusketarako argazkiak utzi dituzten argazkilariak hauek dira: Javier Sesma, José Antonio Cordovilla, José Antonio Goñi, Jorge Nagore (DIARIO DE NAVARRA), Javier Bergasa, Patxi Cascante (DIARIO DE NOTICIAS), Jesús Diges, Villar López (Agencia EFE), Jagoba Manterola, Lander F. Arroyabe (ARGAZKI PRESS), Xabi Ventura (NAVARRA HOY), Joxe Lacalle (Egin), Cristina Abadía, Luis Azanza eta Adolfo Lakunza.