Ebazpenak

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du osasun txartelak hurrena berritzen direnean esleitutako familia medikuaren izenaz gain, osasun etxeko erabiltzaileak esleituta dituen erizainarena eta gizarte-langilearena ere ager daitezen."

[2007/11/27]

"1.1 Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behin-behineko irakasleen lanpostuak, ahal dela, uztailaren lehenbiziko astean eslei ditzan eta, betiere, lanpostu horien esleipena uztail bukaerarako amaitua egon dadin.

1.2 Irakasleen kontratuak formalizatuko dira hastera doan ikasturteko irailaren 1eko datarekin .

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Hezkuntza Departamentuan egin beharreko behin-behineko irakasleen lan-kontratuak esleitzeko ekitaldia era moderno, berritzaile, argi eta ulergarrian egin dezan."

[2007/11/23]

"1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du proposamen zehatz bat aurkez dezan zazpi hilabeteko epean, proposamen hori eztabaidatu ahal izan dezaten Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztiek, toki entitate guztiek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, toki administrazio modernoagoa eta eraginkorragoa helburu.

Proposamen horrek, besteak beste, honakoak aipatu beharko ditu:

[2007/11/23]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroarentzako eredu ekonomiko berri bat diseina dezan, Foru Komunitateko ordezkari politikoekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan, horrek, 2008-2013 eperako garapen iraunkorreko programa batean jasoa, exekutiboaren politika ekonomikoa taxutuko duen garapen integraleko estrategia ezar dezan, oinarri hartuz jakintza, berrikuntza, lehiakortasuna, nazioartekotasuna eta elkartasuna, bai eta talde politikoek horri buruz behin eta berriz esandakoak ere."

[2007/11/23]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du hiru hilabeteko epean erantzukizun sozial korporatiboa sustatzeko, bultzatzeko eta indartzeko programa orokor bat prestatu eta legebiltzarrean aurkez dezan, bertan aztertu eta eztabaidatzeko. Programa hori Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten edo bertan aritzen diren enpresentzat izanen da eta pizgarriak ezarriko ditu, gutxienez, erantzukizun sozial korporatiboarekin konpromisoa hartzen duten enpresentzat. Halaber, arlo horretako berariazko jarduerak koordinatzeko eta abian jartzeko protokolo bat jasoko du."

[2007/11/22]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ondokoak egin ditzan:

1. Behar diren neurriak hartu Nafarroako sare publikoko laguntza espezializatuko itxaron zerrendak % 50 laburtzeko.

[2007/11/09]

"1. Gehienez ere hiru hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari eskatzea beharrezkoa den prozedura berriro abiaraz dezan, Ezkabako Gotorlekua eta bere lurrak eskuratzeko, Defentsa Ministerioaren lagapenaren bidez.

[2007/11/09]

"Nafarroako Parlamentuak RTVE korporazioaren administrazio kontseilua eta Estatuko Gobernua premiatzen ditu eskualdeari egokitutako edukiak dituen programazioa eskaintzeko gai den irrati eta telebista lurralde-egitura bat berma dezaten Nafarroan.

1.- Nafarroako herritarrei eskualdeari egokitutako edukiak dituen programazioa eskain diezaien, Nafarroako ondare artistiko, historiko eta naturalaren ezagutza sustatuko duena.

2.- Nafarroako gertakizun garrantzitsuei estaldura ematea, programazio bereziaren bidez, eskualderako deskonexioak ahalbidetuz.

[2007/11/09]