Publicada el Sábado, 23 de Julio de 2016

Parlamentu autonomikoetako lehendakaritzen konferentziak Oviedoko adierazpena onartu du

Ainhoa Aznárez Igarzak adierazi du COPREPAk Espainiaren nazio-aniztasuna erakusten duela, eta gero azpimarratu du, parlamentuak herritarrentzat izan behar direla

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, parlamentuetako lehendakaritzen konferentziak gaur goizean egin duen osoko bilkuran parte hartu du. Bilkura hori Asturiasko Batzar Nagusian egin da. Batzar horretan adierazpen bat onartu da, eta horren arabera batera lan egin behar da helburu komun hauek lortzeko: erakundeen sendotzea; eskubideen, aniztasunaren, esparru konstituzionalaren, jardun onen eta gardentasunaren bermatzea; parlamentu irekia, E-parlamentua, eta parlamentu autonomikoen Europako dimentsioa.

COPREPAko lehendakaria eta Asturiasko Batzar Nagusiaren lehendakaria den Pedro Sanjurjo Gonzálezek erakunde-adierazpena irakurri baino lehen azaldu du Oviedon batu diren lehendakari guztiak atsekabetuta eta kezkatuta daudela Europar Batasunean gertatu diren atentatuekin. Sanjurjoren esanetan “basakeriak, bakeak eta askatasunak” kezkatzen dituzte.

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, eskerrak eman dizkio Asturiasko Batzar Nagusiko lehendakariari COPREPAren bilerara deitzeagatik, haren esanetan “horrek Espainiaren nazio-aniztasuna erakusten baitu”; ondoren, Aznárezek azpimarratu du parlamentuak herritarrentzat izan behar direla.

Ainhoa Aznárez Igarzak azaldu du COPREPAk aukera ematen duela “parlamentu autonomiko guztiek ekintzak koordinatzeko eta partekatzeko eta, horrela, jardun onak ezartzera bideratutako alderdietan sakontzeko”. Horri lotuta Nafarroako Parlamentuak jardun batzuk aurkeztu ditu, hala nola: Nafarroako Ganberaren kontuen fiskalizazioa, estatu mailan bakarra izanik; eta Foru Ganberan garatzen ari den Berdintasun Plana, hau ere aitzindaria gainera.

COPREPAren osoko bilkuran honako erregio ganberetako lehendakariek parte hartu dute: Galizia, Andaluzia, Kantabria, Errioxa, Murtzia, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Nafarroa, Extremadura, Balearrak eta Gaztela eta Leon. Alabaina, Aragoi, Katalunia, Madril eta Euskal Autonomia Erkidegoko ganberek ezin izan dute parte hartu arrazoi pertsonalak direla medio.

COPREPAren osoko bilkurarekin batera lan-bilera paraleloak egin dituzte parlamentu autonomikoetako lehendakaritza-taldeek. Bilera horietan, lehendakaritzek onartu duten adierazpenari lotutako erabakiak hartu dira. Zehazki, lehendakaritzetako kabineteek parlamentuko jardueraren bilatzaile komuna sortzea erabaki dute, eta horrek parlamentu bakoitzerako estekak edukitzea. Printzipioz sistema horrek ez du konplexutasun tekniko handirik, eta parlamentuen ekintzetara azkar sartzeko aukera emango du.