Publicada el Jueves, 16 de Junio de 2016

Ez da onartu sozietateen gaineko zergan pizgarriengatiko kenkariak aldatzea proposatzen zuen mozioa

UPNk alegatzen zuenez, egin diren aldaketen ondorioz enpresek babesletzan inbertitzeko "zalantzak" dituzte eta horrek kluben "alarma" eragin du

Parlamentuaren Osoko Bilkurak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN eta PPNren aldeko botoekin gaur atzera bota duen mozio batek Nafarroako Gobernua premiatzen zuen “pizgarriengatiko kenkarietarako baldintzak hobetu ditzan sozietateen gaineko zergan, babes-jardueretarako”.

UPN parlamentu-taldeak sustatutako mozioaren zioen azalpenean argudiatzen zenez, kenkariak aplikatzeko ordenan egin diren aldaketen ondorioz enpresak beren babes-emateari buruzko “zalantzak” edukitzen hasiak dira, eta egoera hori “alarma pizten hasi da Nafarroako kirol klubetan, kultur entitateetan eta gizarte-entitateetan”, horien aurrekontuak neurri handian enpresen finantzaketaren menpe daudelako.

www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (86. NPAO, 2016-06-14koa)