Publicada el Jueves, 17 de Septiembre de 2015

Botere publiko guztiak Espainiaren kohesioa eta batasuna sendotzera premiatzea bazter utzi dute

PPNren esanetan "aspaldiko liskarrak gogaidetasun eta bizikidetasun arau bilakatzen jakin duen nazioa da, halako moduan non solidaritatea bihurtu baitu bere bertuterik nagusiena"

Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, botere publiko eta administrazio publiko guztiak Espainiaren kohesioa eta batasuna sendotu ditzaten premiatzen duen mozioa bazter utzi dute.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, premiatzen zen “heritar guztien oinarrizko askatasunak eta eskubideak errespetatzera eta horiek garatzera espainiar guztien arteko bizikidetasuna eta gogaidetasuna bermatuz”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, botere publiko eta administrazio publiko guztiak “gure erakundeen sendotasun demokratikoa balioan jartzera” premiatzen ziren.

Halaber, premiatzen zen “gure subiranotasun nazionala sendotzera eta aldeztera, ez baita ez zaurgarria ez zatikagarria ere”.

Azkenik, premiatzen zen “gure zuzenbideko estatua, gure printzipio eta balio konstituzionalak eta gure askatasun sistema aldeztera eta balioan jartzera”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen mozioak zioenez, Espainia “aspaldiko liskarrak gogaidetasun eta bizikidetasun arau bilakatzen jakin duen nazioa da, halako moduan non solidaritatea bihurtu baitu bere bertuterik nagusiena”.
Esparru horretan, adierazten zenez, “Espainia herri handi bat da zailtasun ekonomikoak eta sozialak kohesioz gainditzen dakielako. Espainia espainiar guztiena da, non bizi diren ere, eta tradizio guztiena eta sentsibilitate guztiena ere bai”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioen argitalpena (NPAO, 9. zk., 2015-09-15ekoa)