Publicada el Jueves, 26 de Marzo de 2015

Nafarroako Merkataritza Ganberari, Industriari eta Zerbitzuei buruzko foru legea onetsi dute

Parlamentuak aldez aurretik baimendu beharko du Gobernuak haren zereginak eta hari dagozkion jarduketak burutzea eta kudeatzea Ganberan delegatzea

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Merkataritza Ganbera Ofizialari, Industriari eta Zerbitzuei buruzko foru legea aho batez onetsi du gaur.


UPNk eta PPNk bultzatu duten legearen xedea da “foru araubidea Estatuak onetsi zuen Merkataritza Ganberei buruzko 4/2024 oinarrizko lege berrira egokitzea”. Besteak beste, haren xedeak dira “korporazio horiek bizitza ekonomikorako oinarrizko erakunde gisa birdefinitzea eta enpresa txikiak eta ertainak nazioartekotzearen eta haien lehiakortasuna areagotzearen esparruetan betetzen duten funtzioa indartzea”.


Batzordean egin den eztabaidan funtzioei, haien delegazioari, kudeaketaren zereginari, errolda publikoari, eta Merkataritzaren Ganberaren osaerari, hautaketari eta erregimen juridikoari buruzko hainbat zehaztapen gehitu ziren, guztiak Izquierda-Ezkerrak eskatuta.


Merkataritza Ganberaren osaerari dagokionez, bokalen kopurua 32tik 40ra areagotu da eta “entzute handiko” amaierako oharra ezabatu da, hori guztia UPNk eta PPNk haren aurka eman duten botoarekin eta atxiki gabekoen abstentzioarekin.


Bestalde, Ganberaren gobernuko organoak osatzeko hautagaiek “gutxienez bi urte eman behar izango dituzte aurretik Nafarroan enpresen jardueran eta Gizarte Segurantzarekin dituzten zerga betebeharren ordainketak egunean izan beharko dituzte”. I-Ek proposatu dituen eta aho batez onetsi diren “baldintza minimoa, erantzukizun sozialekoa” da.


Ganberaren jarduteari dagokionez, Foru Administrazioaren esku geratzen den tutoretzari dagokionez, isiltasun administratibo negatiboa positibo bihurtzen da soilik epea amaitzearen bidez baimen formala emateko eta aukera ezabatzen da, normalean hilabete batekoa dena. Hortaz eta UPN eta PPN aurka agertu diren arren, alorrean eskumena duen departamentuak berariaz baimentzen dueneko adierazpena eskatuko da.


I-Ek hala eskatuta egin diren aldaketek Ganberaren Osoko Bilkuraren eskudantzien delegazioan ere eragina izango dute, Ganberako lehendakaria eragiketa horretatik kanpo uzten da, halako moduz non zereginak beti Gobernuko Batzordearen esku geratuko baitiren. 14. artikuluan jasotzen diren balizko gaitzen artetik bazter uzten dira ondarearen besterentzearen plan estrategikoak onesteari dagozkionak. Hori guztia baiezkoaz.


Testuinguru horretan, Parlamentuak Nafarroako Gobernuari Ganberak hari dagozkion zereginak betetzea edo jarduketak kudeatzea delegatzea aldez aurretik baimentzea betebehar gisa gehitu da, bai eta eraginkortasun ezagatik edo baliabide teknikoak ez izateagatik hari dagozkion izaera materialeko eta teknikoko lanak burutzea zein zerbitzuak betetzea ere.


Gainera, eskualdea garatzen laguntzen duten sinergia kolaboratiboak sortze aldera, Ganberaren zereginen artean sartzen da Akitaniako eta autonomia erkidego mugakideetako merkataritza ganberekin lankidetza hitzarmenak bultzatzea.


Azkenik, xedatzen denez, Ganberari dagokion enpresen errolda publikoa sartzeak nazio Nafarroan merkataritzako, industriako edo zerbitzuetako jarduerak burutzen dituzten mailako edo atzerriko pertsona fisiko edo juridiko organo horretara atxikitzea ekarriko du. Horretarako, foru eskualdean establezimenduak, delegazioak edo agentziak ireki behar dira, baina baldintza hori printzipioz bazter utzi da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 45. zk., 2015-03-25ekoa)