Publicada el Jueves, 12 de Marzo de 2015

Parlamentua desprofesionalizatzea eta parlamentari-kopurua murriztea babesten zuen mozioa bazter utzi dute

PPNk herritarrek parte-hartzearen eta herri-ordezkaritzaren moduko osagai demokratikoak eguneratze aldera egin dituzten eskakizun ugariak aipatzen ditu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “parlamentari-kopurua murriztea” babesten zuen.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, premiatzen zuen babestea “Parlamentua desprofesionalizatzea, parlamentu-taldearen heren bate do zatiki bat liberatzeko aukerarekin”.

Era berean eta UPNk zuzendu duen hirugarren idatz-zati batean, proposatzen zen “Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren lehendakariaren agintaldia bi legegintzalditara mugatzea”.

Azkenik eta UPNk hala eskatuta, ekimenaren titular den PPNk onetsi duen gehitze-zuzenketa baten bidez, babesten zen “alderdi politikoei eta alderdi politikoen fundazioei emaitzak egitea debekatzea”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen mozioak ekimenean “politika modernizatzeko eta sektore publikoa murrizteko neurriak” babesten zituen; izan ere “balio-krisiak” eraginda “herritarrek atxikimendu gutxiago” du, eta “helburua politika jarduera berriro noblea izatea da, beti izan den moduan” .

Ildo horretan, Konstituzio Auzitegiak berriki eman duen epaia azpimarratu du, Gaztela Mantxako Gorteetan onetsitako parlamentari-kopuruaren murrizketari erabateko legezkotasuna aitortzen baitzion. Hortaz, PPNk nabarmentzen zuen “herritar-eskakizun ugariak” kontuan hartzea beharrezkoa dela, “sistema demokratikoaren, parte-hartzearen eta herri-ordezkaritzaren zenbait osagai gaurkotzea” eskatu baitute, eta hori zentzu zuzenean ez da bateragarria “politika bizimodu bat balitz bezala ulertzearekin”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 27. zk., 2015-02-20koa)