Publicada el Jueves, 26 de Febrero de 2015

Nafarroako Merkataritza Ganberari, Industriari eta Zerbitzuei buruzko FLPa aintzat hartzea onetsi dute

Foru araudia Estatuak onetsi zuen oinarrizko legera egokitu dadin

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Merkataritza Ganbera Ofizialari, Industriari eta Zerbitzuei buruzko foru lege proposamena aintzat hartzea aho batez onetsi du gaur.


UPNk eta PPNk bultzatu duten lege proposamenaren xedea da “foru araubidea Estatuak onetsi zuen Merkataritza Ganberei buruzko 4/2024 oinarrizko lege berrira egokitzea”. Besteak beste, haren xedeak dira “korporazio horiek bizitza ekonomikorako oinarrizko erakunde gisa birdefinitzea eta enpresa txikiak eta ertainak nazioartekotzearen eta haien lehiakortasuna areagotzearen esparruetan betetzen duten funtzioa indartzea”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 12. Zk., 2015-01-30ekoa)