Publicada el Martes, 27 de Enero de 2015

Nafarroako Gobernua Obanosko Misterioaren 50. urteurrena ospatzeko diru-laguntza bat ezar dezan premiatu dute

Interes turistiko nazionaleko festa deklaratua duen eta izaera alegorikoa duen antzezlan dramatiko horrek Nafarroako kulturan eta tradizioan garrantzia duela azpimarratu dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “diru-laguntza bat ezar dezan, Obanosko Misterioaren antzezpenaren 50. urteurrena ospatzea ahalbidetuko duena, 2015ean zehar zenbait ekitaldi eginez”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, PPNk eta SNk sinatu duten in voce zuzenketa baten bidez gehitu dena, non Nafarroako Gobernua premiatzen den “fundazioaren patronatuan era aktiboan parte harte har dezan babesteko, hedatzeko eta Done Jakue Bidearen ondare gisa sustatzeko”.

Era berean, “antzezpena kultura departamentuko programa jakin batek hartzera edo Cultur izeneko programaren ikuskizunetako bat izan dadin” premiatzen da.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen ebazpenak “Obanosko Misterioak Foru Komunitateko kulturan eta tradizioan garrantzia” duela azpimarratzen du eta jarraian 600 pertsona baino gehiagok (gehienak bertakoak) parte hartzen duten izaera alegoriko aduen antzezlan dramatiko horri jarraikortasuna ematea ahalbidetuko duen laguntza ofizial bat eskatzen du.

Obanosko Misterioa 1965eko abuztuaren 25ean antzeztu zen lehen aldiz; hortaz, interes turistiko nazionaleko festa deklaratutako obra horren 50. urteurrena ospatuko da 2015ean.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 133. zk., 2014-11-28koa)