Publicada el Jueves, 6 de Noviembre de 2014

Nafarroako Gobernua bere egungo hezkuntza-politika alda dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Eskola-eredu publiko anitza, inklusibo eta ez segregatzailea eskatzen da, baterako hezkuntzakoa, ingurune sozialean inkardinatua eta behar dituen baliabideez hornitua

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “bere egungo hezkuntza-politika alda dezan eta bultza dezan eskola-eredu publiko bat anitza, inklusibo eta ez segregatzailea, baterako hezkuntzakoa, bere hurbileneko ingurune sozialean inkardinatua eta behar dituen baliabide guztiez hornitua, zertarako eta etorkizuneko gizarte kohesionatuago bat, bidezkoagoa eta, hortaz, eskola-populazioak etorkizneko gizartearen kide aktiboa den aldetik dituen hezkuntza-premiei erantzuna emanen diena garatzen laguntzeko”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernuari “exijitzen” zaion “azpiegiturei, baliabide publikoen hornikuntzari eta eskola-antolamenduari buruzko hezkuntza-politika bat gara dezan, Nafarroako irakaskuntza publikoa bultzatu eta lehenetsiko duena guztientzako hezkuntza-aukera berdintasunaren eta hezkuntza-konpentsazioaren berme-emaile gisa”.

Era berean eta atxiki gabekoek hala eskatuta gehitu den hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Parlamentuak “familiak animatzen ditu beren seme-alabak ikastetxe publikoetan eskolatu ditzaten, kalitatezko hezkuntza bermatzen duelako”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak dio Estatuko Gobernuak eta “bereziki” Nafarroako Gobernuak bultzatu duten eskola-antolamenduak “botere-taldeen interes partikularrei erantzuten die, eta ez gizarte-kohesioari edo ingurune fisiko-sozialari”.

Horren karietara, azpimarratzen denez Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoak (Lomce) “ikastetxeen eta ikasleen sailkapenean jartzen du azpimarra, eta, halatan, saihestu egiten du hekzuntzaren izaera konpentsatzailea eta sozializatzailea, eta apustu egiten du eskola-antolamendu segregatzaile eta merkantilista baten alde, baina horrek ez du zerikusirik ez eskola-edukiekin ez eskola-praktikekin”.

Eta hezkuntza-azpiegituen hornidurari dagokionez, ziurtatzen da Hezkuntza Departamentuaren politika ez datozela bat “eredu publikoarekin, bertan aukera-berdintasuna nagusitzen baita”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-10-24koa)