Publicada el Jueves, 18 de Septiembre de 2014

Errege Etxea etorkizuneko Leonor printzesak ez dezan Vianako Printzesa titulua izan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Adierazten zen titulu hori Nafarroako erreinuko oinordekoari lotuta zegoela eta 1839an erresuma desagertu zelarik balio oro galdu zuela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Bildu-ren, Aralar-Nabairen eta I-Eren abstentzioekin eta atxiki gabekoek haren alde eman duten botoarekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Errege Etxea premiatzen zen “etorkizuneko printzesa Leonorri ‘Asturiasko Printzesa’ titulua bakarrik eman dakion, eta ez ‘Vianako Printzesa’ titulua; izan ere, titulu hori jadanik desagertua den Nafarroako erresumari loturik ageri da, eta ez Espainiako erresumari”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten mozioak zioenez “Vianako Printzea” titulua “Nafarroako erresumaren oinordekoari loturik egon” zen eta “Nafarroako erresuma 1839an desagertu zelarik, balio oro galdu zuen.

Proposatu dutenek zioten titulu horrek ez zuela “proiekzio publikorik izan 1993 arte, Felipe Borboikoak ‘Vianako Printzea’ titulua identifikatu zuen arte. Ideia hori Juan de Borbón eta Battenberg-ena izan zen, eta Nafarroako orduko lehendakariak begi onez hartu zuen proposamena”.

Gaineratzen zuenez, horrenbestez, “Nafarroako Parlamentuak izan behar du, Nafarroako Gorteen oinordeko zuzenena den heinean, titulu hori erretira dadila erreklamatzearen ardura”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 78. zk, 2014-06-20koa)