Publicada el Viernes, 20 de Junio de 2014

Parlamentuak terrorismoaren biktimak oroitzen dituen erakusketa bat hartzen du

Ekitaldi ofizial batekin egingo da, datorren ostiralean, ekainak 27an, ospatuko den Terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko egunaren harira

Datorren ostiralean, ekainak 27an, ospatuko den Terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko egunaren harira, Nafarroako Parlamentuak parlamentuaren Tomás Caballero fundazioaren erakusketa bat ezarri du sarreran, ’40 egun gorri. ETA Nafarroan eginiko hilketak. Terrorismoaren hiru hamarkada irudietan’ izenekoa.

Erakusketa uztailaren 4 arte egongo da ikusgai parlamentuaren egoitzaren sarreran. Haren bidez Nafarroako Parlamentuak Diputatuen Kongresuak terrorismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko adierazpena egiteko ezarri zuen data oroitzen du.

2012an egin zen bezala, 27an Nafarroako Parlamentuko sarreran ekitaldi bat egingo da eta ETAk eginiko hilketei buruzko erakusketari hasiera emango zaio ofizialki. Foru Komunitateko agintariak eta Nafarroako terrorismoaren biktimen senideak han izango dira.Ekitaldian Nafarroako terrorismoaren biktimak izandakoen oroimenez artelan plastiko bat egiteko ideien lehiaketako epaimahaiak hartutako erabakia jendaurrean irakurriko da.

Tomás Caballero fundazioaren erakusketa uztailaren 4ra arte, egun hori barne, egongo da ikusgai parlamentuko egoitzaren sarreran, 10etatik 20tara.

Argazki erakusketaren xedea Javier Marrodán, Jorge Nagore eta Javier Errearen irudi eta testu sorta baten bidez ETAk eragindako kaltea eta mina islatzea da.