Publicada el Jueves, 27 de Marzo de 2014

Nafarroako Gobernua itxarote-zerrendak edo hitzorduak kontsultatzea ahalbidetzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Eta Legebiltzarrera derrigorrez sei hilero zerrenden garapenari buruzko txosten bat igortzera, 14/2008 foru legean xedatzen den moduan

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “abian jar dezan informazio automatikoko sistema bat, ahalbidetuko duena itxarote-zerrendan edo hitzorduaren zain dagoen edozein herritarrek bere kokalekua zerrenda horretan kontsultatzea, zehaztuta zerrendako zein postu zehatzetan dagoen, zerrenda zehatz hori osatzen duten gaixoen kopurua eta bakoitzaren itxarote-denbora, kasuko legedian ezarritako datu-erreserbak errespetatuta betiere”.

Gainera, “itxaron zerrendetan dauden herritarrek informazio hori interneten edo telefonogune inteligentera telefonoz deituz jasotzeko aukera izanen dute. Eskuragarri egongo den informazioa abenduaren 13ko izaera pertsonaleko datuen babeserako 15/1999 lege organikoan xedatzen denera egokitu beharko da”.

Ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “Legebiltzarrera ahalik eta epe laburrenean eta sei hilero igor dezan itxarote-denborei buruzko dokumentazio xehakatua, bai eta itxarote-zerrenda horien egoera eta bilakaerari buruzkoa, Osasun Laguntza Espezializatuko Itxaronaldien Bermeei buruzko uztailaren 2ko 14/2008 foru legearen 9. artikuluan xedatzen denari jarraiki”.

Onetsi den ebazpena ekimenaren titular Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak PPNrekin batera in voce aurkeztu duen zuzenketa baten ondorioa da.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak ekimena Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko legearen esparruan kokatzen du, zeinaren garapena zabaldu nahi duen osasunaren gisako esparru “berezira”, itxaron zerrenden gisako gai “kritiko” batean, hartara, “denbora errealean egoeraren ahalik eta argazki zehatzena izateko”, baita parlamentariei ere, “Gobernuaren jardueren kontrola eta sustatzea ahalbidetzeko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 31. zk., 2014-02-21ekoa)