Publicada el Jueves, 24 de Octubre de 2013

2013 eta 2016 bitartean Canal de Navarra sozietateari 77milioi aurreratzea proposatzen duen Foru lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak errefusatu egin dira

Bildu-k, lanaren bideragarritasun ekonomikoa eta soziala zalantzan jartzen du eta I-Ek inbertsioak errekuperatzeko plan errealistarik ez egotea Europako araudiarekin kontrajartzen dela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta atxiki gabekoen abstentzioarekin, bi osoko zuzenketa bazter utzi ditu gaur. Zuzenketak Bildu-k eta I-Ek aurkeztu dizkiote foru lege proiektu bati zeinak Nafarroako Gobernuak, “Nafarroako Ubidearen etorkizuneko gastuak” kontzepturako, “Canal de Navarra S.A.” sozietateari emateko hitzartua duen diru-aurrerakinak eragindako finantza gastua zer urtaldiri egotziko zaion ezartzen duen (77 milioi 2013 eta 2016 artean), Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Ubidea eraikitzeko izenpetu zuten lankidetza hitzarmena gaurkotzeko agiriaren bosgarren klausulan deskribatutakoaren arabera, eta 8.500.000 euroko kreditu berezia ematen duena 2013ko gastuak finantzatzeko.

 

Horretarako, lege proiektuak “Canal de Navarra S.A.” sozietateari 2013 eta 2016 arteko urteetan 77 milioi aurreratzeko konpromisoa jasotzen du, bai eta 2027 eta 2040 urteen artean, urtero % 3ko interesaren irabazkinarekin, emandakoa itzultzea aurreikusi ere.

 

Halaber, 8,5 milioiko ez ohiko kreditu bat ematea baimentzen da, 2012an luzatutako aurrekontuaren ‘luzapen funts’ izeneko aurrekontu saileko zordunketarekin finantzatuko dena.

 

Bildu-k aurkeztu duen osoko zuzenketak “kontabilitatearen eta finantzaren opakotasun” arrazoiak ematen ditu, lanaren bideragarritasun “ekonomiko eta soziala” zalantzan jartzen ditu eta finantzaketarako formula “zorrotz eta garden bat” eskatzen du.


Ildo berean, Izquierda-Ezkerrak proiektua “beharrezkoa” ote den eta “gizartearentzat errentagarria” ote den zalantzan jartzen du, are gehiago “baliabide eskasiako” testuinguru batean. Gainera, dio proiektua “egindako inbertsioak errekuperatzeko plan errealistarik” ez egotearekin kontrajartzen dela, Europako araudiak oinarrizko premiak zaintzetik haratago dauden erabilera eta kontsumo orori dagokionez exijitzen baitu (Uraren Esparru-zuzentaraua).

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, XX. zk., 2013-09-206koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 121. zk., 2013-10-24koa)