Publicada el Viernes, 14 de Junio de 2013

Nafarroako Gobernua Foru Gobernuaren jabetzako 150 etxebizitzen erabilera sozialerako plan bat aurkez dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

"Bankuen gehiegikeria etengabe eta orokorrak eragindako etxegabetzeetatik eratorritako ahuleria egoerak" leundu nahi dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “plan bat aurkez dezan, toki entitateekin koordinatuta, zenbait funtzionario taldek erabili ondoren orain hutsik dauden Foru Komunitatearen jabetzako 150 etxebizitzen erabilera sozialerako”.

UPNk in voce aurkeztu duen zuzenketa baten bidez, zehazten da “horietako etxebizitza bakoitzak aldez aurretik erabilgarritasunari eta biziegokitasunari buruzko azterlan tekniko zehatz bat izan beharko” duela.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, zehazten denez aipatu plana “sei hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eta kontuan hartuko ditu kasuko etxebizitzak dauden herrietan etxegabetutako pertsonen etxebizitza-beharrak zein diren. Horretarako, aintzat hartuko da bai toki entitateen bai etxegabetzeen aurkako gizarte taldeen iritzia”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatutako ebazpenak “larrialdi sozialeko egoerak leuntzera” bideratutako plan bat abian jartzea eskatzen du, etxebizitza oinarri izango duena, bai “berriz ostatu emanez”, bai “udal erabilerako” lokalak eskainiz.

Proposatu duen taldeak dio Nafarroako Gobernuak 150 etxebizitza dituela Foru Komunitate osoan “banatuak” eta “oro har egoera onean”. Haren ustez, Administrazio Publikoak eskatzen duen ondasun publikoen erabilera arrazoizko eta efizientearekin bat, “bankuen gehiegikeri etengabe eta orokorrak eragindako etxegabetzeek, hau da, gizartearen arazo larrienetako batek eragindako ahuleria” egoerak leuntzeko erabil litezke, zeina “gizartearen arazoetako bat ”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 52. zk., 2013-05-20koa)