Publicada el Jueves, 9 de Mayo de 2013

Nafarroako Gobernua Iturengo arrain-haztegiko lurzatien salmentarako edo enkanterako administrazio-espedienteari hasiera eman diezaion premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Biomasari lotutako proiektu enpresarial bat gauzatu ahal izateko eta salerosketatik lortutako dirua ikastetxe berri baten eraikuntzan inbertitzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “berehala has dezan Iturengo arrain-haztegia izandakoaren lurzatien salmentarako edo enkanterako administrazio-espedientea, bertan paratu ahal izan daitezen eskualdeko ekintzaileek sustatu nahi dituzten enpresa-proiektuak, hori baita enplegua sortzeko modurik zuzenena”.

Bildu-k gehitze zuzenketa bat aurkeztu du, ekimenaren titular den Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak onetsi duena. Hortaz, bigarren idatz-zati bat gehitu da, zeinaren bidez Parlamentuak “bere egiten duen Itureneko udalak egindako proposamena, hau da, arrain-haztegi izandakoa osatzen duten lurzatien salmenta edo enkantea era egokian egiten bada, Nafarroako Gobernuak salerosketa horretatik lortuko duen dirua ikastetxe berri bat eraikitzeko erabil dadin”. Idatz-zati horrek aurrera egin du SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek emandako babesarekin; UPNk eta PPNk ez dute bozkatu.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak dioenez, Iturengo eremu industrial txikiari atxikitako orubea “hondatuta” dago, eta “osasunerako kaltegarria” eta “arriskutsua” izan daiteke. Orube horretan, ez da egon modurik “biomasari lotutako proiektu enpresarial bat gauzatzeko, zeinak zortzi lanpostu inguru sor litzakeen”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 33. zk., 2013-03-22koa)