Publicada el Jueves, 14 de Marzo de 2013

Nafarroako Gobernua Euromontana sarean sartzea formalki eska dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “formalki eta albait azkarren eska dezan Euromontana sarean sartzea”.

Zioen azalpenean, atxiki gabeko parlamentari Manu Ayerdik bultzatutako ebazpena lurraldearen garapen orekatuaren “garrantzian” babesten da, eta, hartara, dio arreta berezia eskaini behar zaiela Mendialdeari edo Estellerriko zenbait lurralderi, beren biztanleen “zahartzeagatik eta atzerakadagatik” nabarmentzen baitira.

Ildo horretan, intereseko elkarteetan eta sareetan parte hartzea indartzearen alde egiten da, are gehiago “elkarlan eta garapen” eskualde-asmoa baldin badute, izan ere, aukera bat izan daiteke “harremanetan jartzeko eta eragin-zentroetara gerturatzeko”.

Esaten denez, Euromontana Europan sustraitutako elkartea da, 62 kide dituena eta xede duena “mendialde biziak sustatzea, bertako biztanleen bizi kalitatea bultzatuz”. Bere baitan hartzen ditu nekazaritza elkarteak, inguruenaren garapen agentziak, landa garapeneko zentroak, ikerketa zentroak eta toki nahiz eskualdeko agintariak.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 91. zk., 2012-11-08koa)