Publicada el Jueves, 10 de Mayo de 2012

Espainiako Gobernua, nekazaritzako erakundeekin bat eginik, Europar Batasunaren eta Marokoren arteko Merkataritza Askeko Itunak barazki eta fruten sektoreari eragiten dion kaltea saihestu dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena ahobatez onetsi du gaur, Espainiako Gobernua premiatzen duena “irmotasunik handienarekin adieraz dezan Marokorekin merkataritza librerako hitzarmena orain arte ezagutu diren terminoetan berritzearen aurka dagoela, Espainiako nahiz Nafarroako nekazarien interesen aurkakoa delako, eta bila dezan, nekazaritzaren arloko erakundeekin ados jarrita, hitzarmena aldatzea, bat etorriz gure lehen sektorearen interesekin eta EBko elikagaien segurtasun-araudiarekin, eta kontuan hartuz Marokon nahiz Mendebaldeko Saharan ukitutako bertako biztanleriaren interesak ere”.

Zioen azalpenean, SNk bultzatutako ebazpenak arrazoi “ekonomikoak eta enplegua suntsitzeko” arrazoiak argudiatzen ditu EB Marokorekin sinatzeko prest dagoen merkataritza askeko itunaren edukiaren kontra egoteko.

Aipatu itunak Nafarroan “batez ere” barazki eta fruten ekoizpenari eragingo lioke eta haren baldintzak Marokoko eta Saharako nekazarientzat ere “ez dira mesedegarriak izanen”. Etekin handiak “enpresa ustiatzaile handientzat” eta “inbertsio funts handientzat” izanen dira; horiek lortutako produktuen bidez “espekulatzen” dute eta horrela, Europako merkatuan sartzea lortzen dute. Enpresa horiek “ez dituzte bete beharreko elikagai-arauak betetzen” eta etekinak maximizatzen dituzte “esplotazio-lansariei” esker, eta halaxe iristen dira Europara “gure nekazarienak baino prezio lehiakorragoekin”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2012-03-02koa)