Resoluciones

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du sei hilabeteko epean plan estrategiko bat presta dezan, dituen espazio publikoak, dela bereak dela errentan hartuak, arrazionalizatzeko, berrantolatzeko eta daudenak berriro esleitzeko, halako moduz non ez dadin inbertsiorik egin jakin gabe zer zerbitzuk behar duten edo beharko duten halakorik, jakin gabe zer egoeratan dauden batzuk eta besteak, langile publiko batzuk eta besteak, kostu batzuk eta besteak."

[14/12/2007]

1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du arte garaikidea sustatu eta garatzeko plan orokor bat presta dezan lau hilabeteko epean, non xede horretarako diren jardueren multzo osoa jasoko baita.

2. Plan orokor horretan, gutxienez ere, ondokoak jaso beharko dira:

• Lortu nahi diren funtsezko helburuak.

• Egun dauden bitartekoetatik, zeintzuek bete ditzaketen, hein batean, aurreikusitako helburuak.

• Atzeman diren oinarrizko beharrak eta horiek konpontzeko modu operatiboa.

[14/12/2007]

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du berehala konpon ditzan ikasturte honetarako atondutako lehen fasean dauden arazoak, ikastetxeko bizikidetzan partaide diren pertsonen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko."

[27/11/2007]