ekitaldi

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk alde emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek kontra emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren ekitaldi solemneetan Espainiako ereserkia ere jo dadin, Nafarroako ereserkiaz gain”.

[22/11/2012]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren eta Nabai-ren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroaren Egunaren karietara programatutako ekitaldiak eta erabilitako irizpideak ebalua ditzan”.

[14/02/2013]