Publicada el Thursday, 19 de November de 2015

Nafarroako Gobernua Erriberagoiena, Erriberabarrena eta Iruña-Soriako hiriarteko garraiorako emakida berriak esleitzea lehiaketara dei dezan premiatu dute

Ahalegin berezia eskatzen da gainontzeko emakiden plangintza, parte-hartze publikoa, izapidetzea eta lehiaketa 2017an egin ahal izateko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “lehiaketara atera ditzan, 2016ko lehen seihilekoa bukatu aitzin, Erriberagoieneko, Erriberabarreneko eta Iruñetik Soriarako hirarteko garraio-emakida berriak”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “ahalegin berezia egin dezan Garraio Zerbitzua giza baliabidez eta baliabide ekonomikoz zuzkitzeko, halako moduan non gainontzeko emakiden plangintza, parte-hartze publikoa, izapidetzea eta lehiaketa 2017an egin ahal izanen baitira”.

Zioen azalpenean, UPNk bultzatu duen ebazpenak, Geroa Bai-k zuzendu duenak, agertzen du ez dagoela ados iragan urriaren 20an Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak azaldu zuen Nafarroako hiriarteko garraio-emakida berrien lehiaketa egiteko gutxi gorabeherako egutegiarekin. Ildo horretan, Erriberak alor horretan “egoera desorekatua” bizi duela aipatu ondoren, datorren urteko uztaila baino lehenago lehiaketa berri bat deitzea erreklamatzen du.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 23. zk., 2015-10-30ekoa)