Publicada el Tuesday, 27 de January de 2015

Parlamentuak Holokaustoa Gogoratzeko Europako Eguna oroitu du

Parlamentuko egoitzaren atondoan antolatu duten muntaketa soil baten bidez

Nafarroako Parlamentuak Holokaustoa Gogoratzeko Europako Eguna oroitu du gaur parlamentuko egoitzaren atondoan antolatu duten muntaketa soil baten bidez.

2005eko urtarrilaren 27an Europako Parlamentuak urtarrilaren 27a Holokaustoa Gogoratzeko Europako Eguna izendatzea onetsi zuen, egun horretan jarri baitzitzaion amaiera Auschwitzeko deuseztatze esparruari baita milioika pertsonen jasan zuten Holokaustoari ere.

Nafarroako Parlamentuak biktima horiek oroitzeko ekitaldiekin bat egiten du, aldi berean Europako Batasuneko kide diren beste gobernu eta parlamentu nazional eta erregionalekin bat eginda.

Parlamentuaren ustez Nafarroako biztanleek Holokaustoaren izugarrikeria eta tragedia oroitu eta kondenatzeko aukera bikaina da; baita antisemitismoaren areagotze kezkagarriari (batez ere interneten) aurre egiteko ere eta, berriro ere, pertsonak arraza, jatorri etniko, erlijio, maila sozial, ideia politiko edo sexu orientazioagatik jazartzeak eragiten dituen arriskuetatik ikasteko.

Ildo horretan, Parlamentuko lehendakariak, Alberto Catalánek, osoko bilkuraren hasieran azpimarratu duenez, “Holokaustoa oroitzen jarraitzea garrantzitsua da, gizadiak ezagutu duen basakeria handienetakoa baita”.