Publicada el Thursday, 28 de June de 2012

Espainiako Gobernua herritarren eskubide zibilak eta adierazpen askatasuna mugatu eta urratzen dituzten neurriak aplika ez ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, Ganbera “herritarren eskubide zibilak mugatu eta urratzen dituen neurri oro errefusatzera” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Espainiako Gobernua “pertsona guztien eskubide zibilak errespeta ditzan” premiatzen den.

Era berean eta hirugarren atal batean, Gobernu zentralari “iragarritako neurriak aplika ez ditzan” dei egiten zaio.

Nabai-k gehitze zuzenketa bat aurkeztu du in voce, proposatu duen taldeak onetsi duena baina UPNK eta PPNren kontrako botoekin eta SNren abstentzioarekin baztertu dena, Barneko Ministroak iragarritako Zigor Kodearen aldaketaren karietara, “Europako Parlamentuko Eskari Batzordera kexa idatzia ezartzeko”, erresistentzia pasiboa eta, besteak beste, interneten bidez kontzentrazioak deitzea delitu izendatzeko asmoa baitu. “Estatuko gainerako Parlamentuei” ekimen hau helarazteko eta kexa ezar dezaten bultzatzeko Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek eman duten babesa ez da nahikoa izan.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpena Barneko Ministroak igaro den apirilaren 11n iragarritako neurriei dagokio. Taldeak neurriak “bete-betean herritarren eskubide zibilen nahiz adierazpen askatasunaren aurkakoak” direla baieztatu ondoren, ondorioztatu du helburua dela “inposaketa baliatzea” gizartea “mutu eta pasibo” mantentzeko “bere eskubideen aurkako erasotzat” har dezakeenaren aurrean.

Jorge Fernández Díaz-ek proposatu dituen eta “gizarte demokratiko batean berezkoak ez diren” neurrien artean aipatu dira agintarien aurkako atentatu gisa tipifikatzea erresistentzia pasiboa eta atea irekitzea erakunde kriminal bateko kide izatea egotzi ahal izateko, edozein bideren bitartez, ordena publikoa nahastea ekar dezaketen mobilizazioak deitzen dituen oro.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 37. zk., 2012-04-20koa)