Publicada el Friday, 23 de November de 2007

Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hezkuntza Departamentuan egin beharreko behin-behineko irakasleen lan-kontratuak uztail bukaerarako eginak egon daitezen

"1.1 Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behin-behineko irakasleen lanpostuak, ahal dela, uztailaren lehenbiziko astean eslei ditzan eta, betiere, lanpostu horien esleipena uztail bukaerarako amaitua egon dadin.

1.2 Irakasleen kontratuak formalizatuko dira hastera doan ikasturteko irailaren 1eko datarekin .

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Hezkuntza Departamentuan egin beharreko behin-behineko irakasleen lan-kontratuak esleitzeko ekitaldia era moderno, berritzaile, argi eta ulergarrian egin dezan."