Publicada el Freitag, 11 de September de 2015

Ainhoa Aznarez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturte-hasierako ekitaldian egon da

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez, NUPen egon da, 2015-2016 ikasturtearen hasiera-ekitaldian.

 

Ekitaldian, zeina Fernando Remacha ikasgelan, Sarioko eraikinean, egin baita, Unibertsitateko errektore Alfonso Carlosena eta Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkos izan dira buru; azken horrek hezkuntza inbertsio bat izateari buruzko bere ikusmoldea azpimarratu du, eta Unibertsitateari eskatu dio gizartearen aitzindari izan dadila.


Hasierako ikasgaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko katedradun Manuel López-Amo Sainzek eman du, Fotonika eta Argiaren Nazioarteko Urtea izenburupeko hitzaldiarekin.


Errektoreaz eta Nafarroako Parlamentuko lehendakariaz gainera, legebiltzarreko talde eta elkarteetako foru parlamentariak ere bertan egon dira.