Publicada el Freitag, 9 de November de 2007

Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren neurriak har ditzan Nafarroako osasun publikoko itxaron zerrendak murrizteko

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ondokoak egin ditzan:

1. Behar diren neurriak hartu Nafarroako sare publikoko laguntza espezializatuko itxaron zerrendak % 50 laburtzeko.

2. Gehieneko itxaron epeak murriztu osasun laguntza programatuan, eta honakoak bermatu: gehienez, 30 egun naturaleko itxaron epea kontsultarako, 45 egun naturalekoa premiazkoak ez diren proba diagnostikoetarako eta 120 egun naturalekoa ebakuntzetarako eta gehienez ere 180 egunekoa kirurgiako bigarren mailako prozedura batzuetarako, baldin eta haietan itxaronaldiak ez badu gaixoaren osasunak okerrera egiteko arriskurik ekartzen.

3. Hilero informazioa emateko sistema publiko bat sortu, herritar guztien eskura egonen dena eta itxaron zerrendetan zenbat gaixo dauden eta orokorrean batez besteko itxaronaldia zein den ezagutzeko, osasun sistema publikoko zentro eta zerbitzuetako kirurgiako zerrendetan, kontsultetakoetan eta proba diagnostikoetakoan.

4. Itxaron zerrenden egoerari buruzko txosten bat urtero prestatu, Osasun Departamentuak egina, zeina Parlamentuan aurkeztu beharko baita."